Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, Estudios Iberoamericanos Jesús de Polanco Katedrak sortutako Giza Eskubideen Masterraren aurkezpenera joan da. Ignacio Polanco, Santillana Fundazioko eta PRISA Taldeko presidentea, José María Sanz, Madrileko Unibertsitate Autonomoko (UAM) errektorea, Juan Luis Cebrián, PRISA Taldeko Batzorde Betearazleko presidentea, eta kontseilari delegatua, ere han izan dira.
Masterra UAMeko titulu propio bezala emango da 2011ko urtarriletik aurrera eta gizarte globalizatuko gobernagarritasunerako, giza eskubideetarako eta betebeharretarako erreforma juridikoen inguruko eremu akademiko eta profesional bat sortzen laguntzeko asmoz jaio da. Bere funtsezko xedea ikasleei erakunde publiko eta pribatu, nazional eta internazinaletan funtsezko eskubideak eta hauen berme egiturak ikertzeko, defendatzeko eta ezartzeko prestakuntza hobea ematea da.
Eskolak 35 irakaslek eta Administrazio-zuzenbidean, Zuzenbide Konstituzionalean, Harreman Insituzionaletan, Historia Garaikidean eta Zientzia Politikoetan espezialistak direnek emango dituzte. Haien artean: Paloma Biglino Campos, Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna; Juan Damián Moreno, Eskubide Prozesaleko katedraduna, UAM; Teresa Freixes Sanjuan, Eskubide Konstituzionaleko katedraduna, UAB; Francisco J. Laporta Sanmiguel, Zuzenbidearen Filosofiako katedraduna; Juan Fernando López Aguilar, Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna, Pedro Martínez Lillo, Historia Garaikideko irakasle titularra, UAM; Álvaro Rodríguez Bereijo, Finantza eta Zerga Zuzenbideko katedraduna, UAM; Antonio Rovira Viñas, Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna, UAM; Fernando Savater, Filosofiako katedraduna, UCM.
Ikasturtea bost modulutan antolatzen da: Gobernagarritasuna, Giza Eskubideen Teoria orokorra, funtsezko eskubideen Analisia, praktikak eta master bukaerako ikerketa lan bat.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa