Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Juan Carlos Erregea Hezkuntza ministroarekin bildu da audientzian

2010eko irailaren 16a

Ikasturtearen hasieraren eta Hezkuntza Ministroen Gailur Iberoamerikarraren ondorioen inguruan hitz egiteko

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

On Juan Carlos Ángel Gabilondo Hezkuntza ministroarekin bildu da Zarzuela Jauregian, eskolako, Lanbide Heziketako eta unibertsitateko 2010-2011 ikasturtearen hasieran.

Ministroak gure hezkuntza sistemaren inguruko datuak eman dizkio Erregeari, eskola aldi berri honen ezaugarrien inguruko informazioa emanez: ikasle-kopurua, baliabideak eta inbertsioak.

Datorren urriaren 14an, Errege-Erreginak, Unibertsitateko Ikasturtea inauguratuko dute ofizialki, Cadizen.

Aldez aurretik, Asturiaseko Printzeek, Ikasturtearen irekiera ofizialak ere egingo dituzte, irailaren 20an Larderon (Errioxa) eta Lanbide Heziketakoa, urriaren 4an, Albaceten.

Ángel Gabilondok orain dela gutxi egin den Hezkuntza Ministroen Konferentzia Iberoamerikarreko -Mar del Platan abenduan ospatuko den datorren Gailur Iberoamerikarraren aurrekoa- gaien berri ere eman dio. Gabilondo ministroa Buenos Airesen ospatutako bilera sektorialetik itzuli berri da. Han eskualdeko irakaskuntza sustatzeko erabaki garrantzitsuak hartu dira.

Funtsean, 104.000 milioi dolarreko inbertsioa hitzartu da datozen hama urteetan herrialde iberoamerikarretan hezkuntza bultzatzeko. Hala 2021eko Hezkuntzako Helburuak Proiektuan ezarritako xedeak lortzeko asmoa dute. Proiektu hau eskualdean dauden hezkuntza atzerapenak arintzeko komunitate iberoamerikarraren konpromiso komuna da. Eta 32 milioi pertsonari eragiten dion analfabetismoa ezabatu nahi da. Lehen pausoa oraindik ikasgeletatik kanpo dauden 3 eta 6 urte arteko 15 milioi ume eskolaratzea da. Inbertsio maila indartsu horrek Hezkuntzara zuzendutako BPGaren batezbesteko portzentaia eskualdeko %5,5eraino igotzea ekarriko luke.

Datorren Gobernuburuen eta Estatuburuen XX. Gailurrean berretsi behar duten proposamen hau, Hezkuntza Ministroen XX. Konferentzian, Hezkuntzaren Kongresu Iberoamerikarrean, XI. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Estatu Iberoamerikarren Erakundeko Batzar Orokorrean eta Kazetaritza Hezitzaileko Eztabaidagune batean garatu diren bilera anitzetan lortutako hitzarmen bat da.

Halaber, Erregeak Hezkuntza ministroari egindako audientzia, Akademia Errealen ikasturtearen irekieraren aurretik egin da. Irekiera On Juan Carlosek presidituko du datorren urriaren 6an, Farmaziako Akademia Errealean.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri