Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Hezkuntza ministroak Alfonso X. Jakintsuaren Gurutze Handia eman dio José Antonio Labordetari

2010eko irailaren 06a

Pasa den uztailaren 23ko Ministro Kontseiluaren hitzarmenaren ostean

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Alfonso X. Jakintsuaren Gurutze Handia eman dio gaur José Antonio Labordetari, pasa den uztailaren 23ko Ministro Kontseiluan zehar Gobernuak hitzartu zuen bezala. Saria bere ibilbide zabala eta hezkuntza eta kultura alor desberdinetan egindako meritu profesionalak saritzeko da.

José Antonio Labordeta Zaragozan jaio zen 1935ean eta karrera luzea du arlo anitzetan, Institutuko irakasle hau katedraduna, poeta, politikaria, kantautorea, idazlea eta telebista-programen aurkezlea izan baita. Aragoiko kulturaren erreferenteak nagusietako bat da.

Banaketa ekitaldian Defentsa ministroa, Carme Chacón, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkaria, Eva Almunia, eta Aragoiko presidentea, Marcelino Iglesias, ere egon dira.

Sari honen banaketa ekitaldia Zaragozan egin da ekitaldi pribatu batean.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri