Ministroaren esku-hartzea entzun
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hezkuntza arloko 2010-2011 Ekintza-plana osatzen duten 17 lurralde lankidetza programa aurkeztean zentratzen den Hezkuntzako Konferentzia Sektorial bat presiditu du gaur goizean.
Ekintza-plan honek jarduerako bost bloke ditu. Horietatik Ministroak atzerriko hizkuntzak ikasteari, Lanbide Heziketari eta ikasleen eskola-errendimentuari (eskola uztea gutxitzeko neurriekin) dagozkienak nabarmendu ditu.
Hezkuntza Ministerioak Hizkuntza Ezagutzaren Bultzadarako Plan Orokor bat aurkeztuko du datozen asteetan. 120 milio eurorekin hornituta dago eta murgiltze linguistikoko programei bultzada ematea edo Bigarren Hezkuntzako ikasleek atzerrian hezkuntza egonaldiak bultzatzeko Comenius programaren zabalkuntza bezalako jarduerak barne hartzen ditu. Arlo honetako beharrak ezagutzeko Espaniako Lanbide Heziketaren mapa bat egingo dela ere nabamendu du.
Hezkuntza ministroaren prentsaurrekoa 
Ekintza-planaren Lurralde Lankidetza Programak
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa