Ebaluazioa eta Lurralde Lankidetzako Zuzendari Nagusiak, Rosa Peñalverrek, hiru egunez Valladoliden egin den Eskola Uzte Goiztiarraren inguruko I. Kongresu Nazionala itxi du. Kongresuan arlo honetako 350 aditu baino gehiagok parte hartu dute. Besteak beste, hezkuntza sektoreko profesionalak, estatuko, autonomietako eta herrietako Administrazioko ardunak eta enpresaburuen konferederazio eta federazioetako ordezkariak egon dira.
Hezkuntza Ministerioak eta Gaztela eta Leoneko Batzarrak batera antolatutako Kongresu honen ondorioen artean, Rosa Peñalverrek gazteak hezkuntza sistemaren barruan mantentzen jarraitzeko beharra, sistema hori malgutzearen garrantzia eta Bigarren Hezkuntza arrakastaz amaitzen duten ikasleen tasa handitzearen aldeko apustua nabarmendu ditu. Era berean, Peñalverrek fenomeno honen inguruan "gizarte espainiar guztia sentsibilizatzearen" garrantzia azpimarratu du "guztion esku dagoen arazo bat delako eta guztion artean ekin behar diogulako".
Gainera, eskola uzte goiztiarraren zergatiak aztertzen jarraitzearen alde agertu da, hau bezalako arazo konplexu hau arintzeko konponbideak bilatzeko asmoz, arazo hau Hezkuntza Ministerioaren "lehentasun nagusietakoa" delako. Horrela frogatzen du bere sailak bultzatu duen 2010-2011 Ekintza-planak. Plan honek eskola uzte goiztiarra murrizteko Programa zehatz bat du. Programa hau eskola uzte maila handiena duten eremu eta kolektiboetako ikasle, familia, irakasle eta hezkuntza erakundeei zuzenduta dago. Horrez gain, ikasturte honetan Errefortzu, Orientazio eta Laguntza Programa (PROA) lehen hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailetara eta funts publikoekin sostengatutako ikastetxeetara zabalduko da. Kontratu-programak deiturikoak ere ezarriko dira. Hauen bidez administrazioek baliabide gehiago eskainiko dizkiete beraien ikasleen eskola errendimendua hobetzeko ahaleginak egiten dituzten edo eskola desabantaila egoeran dauden ikastetxeei.
Halaber, Rosa Peñalverrek Kongresu Nazional honek "beste gazte europarrekin batera lan-merkatuan aukera-berdintasunean lehiatu ahal izateko ahaleginak bateratzeko eta borrokan jarraitzeko" inflexio puntu bezala balio izango duenaren ideia azpimarratu du.
Itxieran Gaztela eta Leoneko Hezkuntza sailburuak, Juan José Mateosek, ere parte hartu du. Berak Autonomia Erkidegoak Espainiako hezkuntza sistemari eragiten dion arazo hau konpontzeko erakusten ari diren konpromisoa nabarmendu du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa