Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Espainiako Errege-erreginek unibertsitateko 2010-2011 ikasturtea inauguratu dute Hezkuntza ministroarekin, Ángel Gabilondorekin, batera

2010eko urriaren 14a

Entzun Hezkuntza ministroaren esku-hartzea

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Espainiako Errege-erreginek unibertsitateko 2010-2011 ikasturtearen hasiera ekitaldia presiditu dute San Fernandoko (Cadiz) Real Teatro de las Cortesen. Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, Errege-erreginekin egon da ekitaldian. Gabilondok Unibertsitateak jasotzen duen Koroaren babesa eskertu du "instituzio honekin eta ordezkatzen duen denarekin duen konpromiso pertsonalaren islada da".

Bere esku-hartzean, Hezkuntza ministroak hasten den ikasturteak Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren behin betiko ezarpena suposatzen duela nabarmendu du, hau da, Espainiako unibertsitateak Europakoekin bateratzea. Honek "ez du Europa uniformatzea esan nahi", sistema bateragarriak ezartzea baino. Hori sekulako pausoa da Europa koherenteago bat lortzeko". Gabilondok, gainera, EEESra egokitze honek Espainiako unibertsitateak modernizatzera eta nazioartekotzera eraman dituela nabarmendu du.

Aurten Cadizeko Unibertsitatean (UCA) egin den ekitaldian, Andaluziako Juntako presidentea, José Antonio Griñán, UCAko errektorea, Diego Sales, eta Espainiako, Iberoameriketako eta Errusiako unibertsitateetako 60 errektore inguru ere egon dira.

Entzun Hezkuntza ministroaren esku-hartzea

Ekitaldiaren irudiak undefined

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri