Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Eva Almuniak eta Jaime Lissavetzkyk "Eskola-adineko jarduera fisikoaren eta kirolaren Marko Nazionala" aurkeztu dute

2010eko urriaren 14a

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, eta Kiroletako estatu-idazkariak, Jaime Lissavetzkyk, "Eskola-adineko jarduera fisikoaren eta kirolaren Marko Nazionala" martxan jartzeko hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, Kirol-Kontseilu Gorenaren (CSD) egoitzan. Hezkuntza Ministerioak eta CSDk batera egindako ekimen bat da eta ikastetxeetan jarduera fisikoaren modernizazio, erabilgarritasun eta hobekuntzarako jarduera ildoak martxan jartzea ahalbidetuko du.

Hitzarmenaren sinaduraz gain, erakunde bietako adituek egindako argitalpen bat aurkeztu dute. Bertan, hitzarmenaren edukiez gain, kirol praktikaren bidez prestakuntza proiektuen diseinurako beharrezkoak diren ildoak eta tresnak ere barne hartzen ditu.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri