Ángel Gabilondoren esku-hartzea entzun
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Unibertsitateek Afrikarekin egiten duten III. Nazioarteko Topaketako inaugurazioko konferentzia eman du gaur goizean. Topaketa Gran Canariako Unibertsitateak antolatu du. Bere esku-hartzean, Gabilondok munduko pobrezia suntsitzeko gizarte-politika eta politika ekonomiko onena Hezkuntza izatearen aldeko apustua egitea dela adierazi du, "hezkuntza ekonomiaren faktore bezala jarri behar da. Izan ere, ekonomia gizarte eta giza zientzia bat da. Ez da teknokrazia bat eta, ekonomiaren erdian, hezkuntza kontuan izan behar da", esan du.
Bestalde, Hezkuntza ministroak Espainiari Espainiako unibertsitateez gain Afrikako unibertsitateak ere axola zaizkiola azaldu du, "baina Afrikakoak ere axola zaizkigu, eta horko herritarrak. Horregatik, lankidetza arloan, Afrika lehentasun bat da guretzako", gehitu du. Konpromiso hau adibidez adierazteko, azken bost urteetan Espainiak Afrikarekiko duen lankidetzako inbertsioa 262 milioi eurotik 2.564 milioi eurora igo dela nabarmendu du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa