Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Hezkuntza Ministerioak Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean ingeles ikastaroak egiteko 14.000 laguntza deitu ditu

2010eko azaroaren 18a

Hezkuntza Ministerioak urtero Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak antolatzen duen ingeleseko murgiltze ikastaroetan parte hartzeko 2010eko deialdia argitaratu du gaur Estatuko Aldizkari Ofizialean.
Hizkuntzaren teoriaren ezagutza-maila jada baduten eta ahozko trebetasuna praktikatu nahi duten gazteei zuzendutako 14.000 laguntza dira, 850 eta 1.000 euro artekoak.

Ikastaroak 2010-2011 ikasturtean egingo dira, 2011ko abenduaren 31ra arte, 5 eguneko iraupena izango dute eta barnetegi erregimenean egingo dira, igande arratsaldetik larunbat eguerdira.
Ordutegi honen xedea da irakaskuntza onuraduenen ohiko jarduerekn bateragarria izatea da.

Eskatzaileek ingelesean erdi-mailako ezagutza egiaztatu beharko dute, gutxienez 30 urte izan behar dituzte 2011ko abenduaren 31n eta unibertsitate ikasketetarako, goi-mailako arte irakaskuntzetarako, edo Goi-mailako Lanbide Heziketarako bekadun egoera lortu behar izango dute.

Estatuko Aldizkari Ofizialak laguntzak eskatzeko baldintza eta izapide guztiak zehazten ditu.
Interesdunek Hezkuntza Ministerioaren egoitza elektronikoan dagoen eskaera eredua bete beharko dute.

Egoitza elektronikoa

BOEren deialdia

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri