Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Hezkuntza ministroa 2015eko Unibertsitate Estrategiaren Nazioarteko Batzordearekin bildu da

2010eko azaroaren 24a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, 2015eko Unibertsitate Estrategiaren Nazioarteko Batzordearekin bildu da gaur.

Bilerara Batzordeko presidentea eta Bartzelonako Unibertsitateko Fisika Teorikoko katedraduna, Rolf Tarrach; Nazioarteko Batzordeko hiru kide: Munduko Bankuko Hezkuntza Tertziarioko koordinatzailea, Jamil Salmi; "European University Association" elkarteko presidentea, Jean-Marc Rapp, eta Bruselako Unibertsitate Askeko errektore ohia eta Antropologiako katedraduna, Pierre de Maret, eta Unibertsitateen idazkari Nagusia, Màrius Rubiralta, joan dira.

Espainiako unibertsitate sistemaren kalitatea osotasunean hobetzeko eta Espainiako unibertsitateak Europako onenen artean kokatzeko asmoz, 2015eko Unibertsitate Estrategiaren Nazioarteko Batzordea eratu zen. Batzordea nazioarteko unibertsitate arloan ospe handiko 5 adituk osatzen dute.

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri