Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Federación Española de Mujeres Directivas, Ejecutivas, Profesionales y Empresariasen (FEDEPE) Bilera-Elkarrizketen zikloa inauguratu du Madrileko Génova Finantza Klubean.
Gabilondorekin batera elkarte honetako presidentea, Ana Bujaldón Solana, eta elkarteko idazkari nagusia, Francisca García Vizaíno, egon dira.
Hezkuntza ministroak zera ziurtatu du: "hezkuntzan inbertitzea garestia da baina garestiagoa da ez inbertitzea. Horregatik, hezkuntza eta prestakuntza ekonomiaren muinean egon behar dira".
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa