Aurten gazteen espiritu ikertzailea sustatzeko 37 sari eman dira
Atzo "Arquímedes" Lehiaketa Unibertsitarioaren 2010eko edizioa itxi zuten. Lehiaketa hau urtero deitzen du Hezkuntza Ministerioak, ikerketa lanei sariak ematearen bidez unibertsitateko ikasle gazteei espiritu ikertzailea sustatzeko. 37 sari eman dira. Sariak erakunde publikoei zein erakunde pribatuei eman zaizkie.
39 Espainiako unibertsitatetako 311 parte-hartzaile barne hartzen zituzten 129 lan aurkeztu dira edizio honetan. Adituen batzorde batek urriaren amaieran aurre-hautespen bat egin zuen, eta aukeratutako lanak dira lehiaketaren azken fasean parte hartu dutenak. Azken fasea azaroaren 21etik 24ra ospatu zen Murtzian.
Hezkuntza Ministerioaren Unibertsitate-politikako Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketan, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenak (CSIC), anfitrioi lanak egiten dituen Espaniako unibertsitate batek (aurten Murtziako Unibertsitatea) eta Espainiako I+G+b sisteman sartuta dauden zenbait enpresa (Astrazeneca Fundazioa, Orange Fundazioa eta Santander Taldea).
Amaierako zeremonian, besteak beste, Juan José Moreno, Hezkuntza Ministerioko Unibertsitaet-politikako zuzendari nagusia, eta José Antonio Corbacho, Murtziako Unibertsitateko errektorea, egon ziren.
Sarien zerrenda
honi Alcalako Unibertsitateari Arquímedes Lehiaketako azken faserako aukeratutako lan kopuru handiena duen Erakundea izateagatik emandako Sari Berezia gehitu behar zaio.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa