Lanbide Heziketako zuzendari naguisak, Miguel Solerrek, ikasle ijitoen eskola-arrakastaren bultzadarako Hezkuntza Ministerioak duen "konpromisoa" defendatu du gaur. Horrela adierazi du "La mejora del éxito escolar del alumnado gitano: aportaciones desde la investigación" Jardunaldietan. Han xedea espainiar gizartean berdintasuna eta justizia bermatzea dela azaldu du.
Ekitaldian zehar Hezkuntza Ministerioak bultzatutako ikasle ijitoen hezkuntza egoeraren inguruko hiru ikerketa aurkeztu dituzte eta beraien hezkntza errealitatea hobetzen laguntzen duten faktore desberdinen inguruan eztabaidatu dira.
Jardunaldi honekin hezkuntza arloan ijitoen egoera ezagutu dadin bultzatu nahi da. Xede hori Hezkuntza Ministerioak bultzatzen duen 2010-2012ko ijito herriaren garapenerako Ekintza-planaren eremuan begietsita dago.
Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaz gain, ekitaldian aurkeztutako lanen egileek, Enseñantes con Gitanos Elkarteko, CREAko, Secretariado Gitano Fundazioko, Federación de Asociaciones Culturales Cristianas de Andaluciako eta Ijito Herriko Estatu Kontseiluko Hezkuntza Taldeko ordezkariek hartu dute parte.
Aurkeztu diren ikerketak hauek dira:
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa