Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

"Listo el que lo lea" erakusketa inauguratu dute Liburutegi Nazionalean

2010eko azaroaren 17a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Leer.es bere zentro birtualaren bidez Hezkuntza Ministerioak egindako ekimen bat da, gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko

Gaur Liburutegi Nazionalean "Listo el que lo lea" erakusketa inauguratu dute. Erakusketa hau Hezkuntza Ministerioak bultzatu du, Leer.es bere zentro birtualaren bidez. Erakusketak Club de Creativos de España elkartearen "Anuario de la Creatividad española" sariketan saritutako komunikazio kanpainak biltzen ditu. Helburua nerabeek ikasteko irakurtzeak duen garrantziaren kontzientzia hartzea da.

Pablo Carbonell aktore eta umoristak aurkeztu duen ekitaldian, "Letrados e iletrados" deituriko mahai-ingurua ere egin dute. Bertan, DBHko ikasle gazteek bizitzako zenbait unetan irakurri dutena ondo ez ulertzeagatik izan dituzten ondorioen inguruko esperientziak partekatu dituzte.

Eztabaida honetan, Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak, Miguel Solerrek, Club de Creativoseko gerenteak, Concha Wertek, Hizkuntza eta Literaturako irakasleak, Araceli Godinok, esgrimako txapeldun olinpikoak, José Luis Abajo "Pirri"-k, eta Anuario de la Creatividad españolako irabazleak eta finalistak, Marta Anidok eta Montse Bernardok, parte hartu dute. Eztabaidaren ostean, Tuenti sare sozialak ekitaldi bat egingo du.

Ekimen honetan Club de Creativos de Españak, Espainiako Batzorde Olinpikoak, Liburutegi Nazionalak eta Tuentik kolaboratu dute. Ekimena Hezkuntza Ministeriotik eta Leer.es ataritik gazteei irakurtzeak eta irakurtzen dena ulertzeak duen garrantzia jakinarazteko garatzen ari diren jardueren barruan kokatzen da.

"Listo el que lo lea" erakusketa 2010eko azaroaren 17tik 2011ko urtarrilaren 17ra egongo da irekita. Ordutegia: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 21:00etara eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara Liburutegi Nazionaleko Museoan. Piezak hemen ezagutu ahal izango dira:
www.leer.es 

"Listo el que lo lea" bideoa ikusi undefined

 

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri