Ministro Kontseilua
Gaurko Ministro Kontseiluak Monserrat Gomendio Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen Estatu-idazkari berria, eta Miguel Cardenal Kirol-kontseilu Goreneko presidente berri karguaren jabetza hartzea onartu du.
Monserrat Gomendio, Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Unibertsitateen Estatu-idazkaria
Madrilen 1960ko azaroaren 12an jaioa, Biologian Lizentziatua da Madrileko Unibertsitate Konplutentsean. Cambridgeko (Erresuma Batua) Unibertsitatean doktoretza lortu zuen. IESE Business Schoolen (Madril) Zuzendaritza Nagusiko Programan graduatua da. Urte askotan zehar Cambridgeko Unibertsitateko Zoologia Sailean ikerketak egiten aritu zen, eta aldi honetan zehar irakasle lana garatu zuen. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenean (CSIC) sartu zen 1991n Ikertzaile Zientifiko bezala eta gaur egun Zientzia Naturalen Museo Nazionalera atxikitako Ikerketa Irakaslea da.
Miguel Cardenal, Kirol-kontseilu Goreneko presidentea
1968an jaio zen Bilbon eta Zuzenbidean Doktorea da Nafarroako Unibertsitatetik. Lan-zuzenbidean eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidean Katedraduna da Extremadurako Unibertsitatekmo Ekonomia eta Enpresa Zientzien fakultatetik (2007tik) eta Rey Juan Carlos Unibertsitateko Kirol Zuzenbideko Ikasketa eta Ikerketa Katedraren zuzendaria da (2008tik). Bere bi espezialitate handiak Lan-zuzenbidea eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea eta Kirol Zuzenbidea dira. 1998tik Aranzadi Social Aldizkariko Idazkari kargua bete zuen eta gaur egun Koordinatzaile Nagusia da. Zenbait aldizkako argitalpeneko eta bilduma monografikoetako argitalpen kontseiluko kidea da. Gainera, Asociación Española de Derecho Deportivoko Zuzendaritza-batzordeko kidea da.
Currículum Vitae osoa ikusi
Gainera, Ministro Kontseiluak hurrengo izendapenak onetsi ditu:
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa