Unicefek "Ciudad Amiga de la Infancia" sariak eman ditu
2009ko otsailaren 26a
- Gizarte-Politikako Estatu-idazkari Amparo Valcarcek, bihar, 12:00etan, "Ciudad Amiga de la Infancia" sariak emateko ekitaldia presidituko du. Sari horiek Unicefek ematen ditu, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren eta Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Eskubideen Aldeko Tokiko Sarearen laguntzarekin.
- Madril, Segovia, Humanes de Madrid eta Vejer de la Fronterako herriak (Cádiz) "Ciudades Amigas de la Infancia" izendatuak izango dira herri mailan herritar gazteenen eskubideen sustapenean egindako lanarengatik
- Aipamen bereziak jasoko dituzte baita ere Cáceres, Málaga, Santander, Palma edo Avilés hiriek, beste batzuen artean.
-
- Eguna: 2009ko otsailaren 27a, ostirala
- Ordua: 12:00
- Lekua: Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren egoitza
C/ Nuncio, 8, Madril.