Ángel Gabilondok Gaztela-Mantxako Unibertsitatea bisitatuko du
2009ko uztailaren 13a
- Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, bihar, uztailaren 14an, asteartea, Gaztela-Mantxako Unibertsitatea (UCLM) bisitatuko du
- Ministroak komunikabideekin topaketa bat izango du Errektoretzan (Lorenzana aretoa), Gaztela-Mantxako Unibertsitateko errektorearekin, Ernesto Martínez Atazekin, eta Hezkuntza eta Zientzia Sailburuarekin, María Ángeles Garciarekin, batera. Topaketan Unibertsitate Estrategia 2015 aurkezteko UCLMra egindako bisitaren berri emango du
- Unibertsitate Estrategia 2015 Espainiako unibertsitateak modernizatzera bideratutako Espainiako Gobernuaren ekimen bat da. Hori irakaskuntzaren eta zientziaren bikaintasunaren sustapenaren, unibertsitate sistemaren nazioartekotzearen eta ezagutzan eta berrikuntzaren hobekuntzan oinarritutako aldaketa ekonomikoan duen parte-hartzearen bidez egiten da.
Errektoretzako prentsaurrekoaren ostean, komunikabideek Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren hasierako irudiak hartu ahal izango dituzte.
Eguna: 2009ko uztailaren 14a, asteartea
Ordua: 11:15
Lekua: Gaztela-Mantxako Unibertsitateko Errekoretza (Lorenzana Aretoa)
Ciudad Real