Eva Almuniak Ocio Familiar zerbitzuaren aurkezpenean esku hartuko du, hau Magisterio egunkariaren eta Padres aldizkariaren ekimen bat da
2010eko martxoaren 22a
- Hezkuntzaren Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, Ocio Familiar zerbitzuaren aurkezpenean parte hartzen du 18:30etan. Hau MAGISTERIO eta Padres argitalpenen ekimen bat da eta xedea familiei puntualki eskuragarri dauden aisialdirako aukeren berri ematea da. Ocio Familiar ikastetxeek eta familiek prestakuntza jarduera aisialdiarekin osatzeko tresna interaktibo bat da.
- Zerbitzu honek guraso eta seme-alabek teknologia berrien partekatutako erabileran ikastetxeek duten erantzunkizunari ere erantzuten dio, eta online plataformek eratutako eduki positiboak azpimarratzen ditu.
- Eva Almuniarekin, Hezkuntzako Estatu-idazkariarekin, batera José Mª de Moyak, Siena Taldeko (MAGISTERIO eta Padres egunakarien editorea) zuzendariak, Nieves Segoviak, SEK Hezkuntza Instituzioko zuzendari nagusiak, Arturo Canaldak, Adingabearen Defendatzaileak, eta Gillermo Canovasek, Protégele.com atariko presidenteak esku hartuko dute.
- Eguna: 2010eko martxoaren 22a, astelehena
- Ordua: 18.30
- Lekua: Fundación Pons, C/ Serrano 138, Madril