
Europar Batasuneko Espainiaren Presidentetzako eta Pobreziaren eta Bazterketaren aurkako Borrokaren Europako Urteko ekitaldien barruan kokatutako bilera honen xedea, hezkuntza gizarteratzeko funtsezko alderdietako bat dela hausnartzea, eta hezkuntza inklusioko politiken inguruan hausnartzea eta jardunbide egokiak elkarbanatzea, hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleen arretari erreferentzia berezia eginez.
Era berean bi egun hauetan hezkuntza inklusiboaren eremuan Europar Batasuneko eta Iberoamerikako herrialdeen arteko esperientzia elkartrukea erraztu eta nazio eta nazioarte-mailako instantziei aurkezteko aukera dagoen dokumentu bat egin nahi da.
Nazioarteko Konferentzian hezkuntza inklusiboa kohesio soziala, aurrerapena eta gizartea egituratzea hobetzeko funtsezko alderdi bati ekingo diote. Horrela, kalitatea eta ekitatea hezkuntza sistema inklusibo baten printzio inspiratzaile bezala hartuko dira eta bigarren hezkuntzan, goi-hezkuntzan, lanbide heziketan eta heldu bizitzara igarotzean hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleen arreta aztertuko da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa