Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Mepsyd

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroaren, Mercedes Cabreraren, agerraldia Diputatuen Kongresuaren Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Batzordean

2009ko apirilaren 02a

Jaun-andreak:

"Parlamentuaren lehen eskubidea ikuskatze eskubidea da". José Sánchez Guerrak, Ganbera honetako presidente eta parlamentarismo espainiarreko erreferentzia garrantzitsuenetarikoa izan zenak orain dela urte asko esaten zuen. Eta ni, bere balorazioarekin guztiz bat nagoen hau, pozik nago Batzorde honetara itzultzeagatik; ikasturtearen hasieran gobernuaren hezkuntza politika azaltzeko etorri nintzen Batzorde honetara, hain zuzen. Berau azaltzeko jaun-andreon iritzi kritikoa ezagutzeko. Hori baita Parlamentuaren funtsa.

Asko da esan behar dudana, handia izan delako Ministerioaren jarduera -eta hezkuntza administrazioena- ikasturtea hasi zenetik. Izan ere, guztiok uste dugu hauxe gure historiako etapa erabakigarri bat dela, konplexutasun ekonomiko handiko momentu honetan berreskuratzearen oinarriak zabaltzeko tresna eraginkorrena da hezkuntza. Orain hezkuntza funtzio erabakigarria egiten ari da; gizarte aberatsagoa, orekatuagoa eta ongizate handiagoa lortzeko tresna baliotsuena da.

Batzorde honetan lehenengoz orain dela ia urte bete aurkeztu nintzenean, iragarri nituen Ministerioaren xede nagusi bezala eskola uzte goiztiarraren kontrako borroka, Lanbide Heziketa bultzatzeko ekimen berria, hezkuntza sistemaren ebaluazioa, Educa3 Plana, eraginkorragoa egiteko eta irakasleen prestakuntzari bultzada berria emateko beken programaren berrrikusketa.

Eremu guzti hauetan aurrerapen garrantzitsuak egin ditugu sei hilabete hauetan, Autonomia Erkidegoekin batera lankidentzan, eta nire hitzaldian zehar, hezkuntzaren zerbitzurako egindako jarduerak, eremu guzti hauetan eta teknologia berrietan egiten ari diren proiektuak eta epe laburrerako xedeak azalduko ditut.

Baina seihileko honetan hartutako ekimenei eta etorkizunerako proiektuei buruz hitz egiten hasi baino lehen, azken urteetan Ministerioaren identitate-seinalea eratu duten politika batzuen jarraipenari buruzko ohar bat egin nahiko nuke.

Bihar eramango dut Ministero Kontseilura Autonomia Erkidegoen artean Errefortzu, Orientazio eta Laguntza Planetarako (PROAk), Educa 3 Programarako eta Eskolako Liburutegien Programetarako 2009ko kredituen banaketa. Guztira, 158 milioi euro banatzen dira: 100 Educa 3 Programarako dira; 49,6 Errefortzu, Orientazio eta Laguntza Planetarako (PROA) eta 9 Eskolako Liburutegietarako.

Uste dut ez dela beharrezkoa Ganbera honetan programa hauen ezaugarriak eta xedeak azaltzea, izan ere guztiok ezagutzen dituzue.

Nahikoa da hurrengo hau adieraztea:

  • Errefortzu, Orientazio eta Laguntza Planen programak, PROA izenez ezagutzen direnak, hezkuntza kalitatea eta aukera-berdintasuna sustatzeko tresna erabakigarri bihurtu dira, eta programa honetara 3.100 zentro inguru sartu dira.
  • 2009ko deialdi honekin, Ministerioak Eskolako Liburutegien Programari 61 milioi euro eman dizkio 2005etik zentroetako liburutegiak hobetzeko.
  • Educa 3 Programa, haur-hezkuntzako eskolen eraikuntzara zuzendutakoa, Ganbera honetan aurkeztu nuen orain dela urte bete baino gutxiago, eta jada finkatuta dago eta finantzaketaren bigarren tartea martxan jartzen ari gara.

 

Hezkuntza politikak herrialde ezberdin eta askotariko batean

Autonomia Erkidegoetan kredituen banaketari buruzko ohar labur honek aukera ematen dit agerraldi honetan egin nahi dudan, Espainian politikak -kasu honetan hezkuntza politikak- garatzeko moduarekin zerikusia duen lehenengo hausnarketa egiteko.
 

Jaun-andreak: orain esango dudana ziur asko aurretiaz ere entzun didazue. Nire lehenengo agerraldian azpimarratu nuen batzorde honen aurrean eta ikasturte hasieran egin nuenean errepikatu nuen -beste hitz batzuekin- eta behin eta berriro esan dut Ganbera honetan eta hemendik kanpo.

Oro har, Estatuari buruz hitz egiterakoan, bereziki Estatuko Administrazio Orokorari buruz hitz egiten dugu. Baina gure herrialdean, noiz edo noiz ahazten badugu ere, Estatua bai Gobernuak bai Autonomia Erkidegoek osatzen dugu.

Testuinguru honetan, administrazio bakoitzak bere eskumena dauka, bakoitzaren ekimenerako tartea finkatzen duten eskumenak, hain zuzen. Tarte hau Espainiako Konstituzioak, Gorteek onartutako lege organikoek eta -ez dut uste hemen gogorarazi behar denik- Gorteek onartutako indarrean dauden eutonomia-estatutuek ezartzen dute. Eta hain zuzen eremu orokor honen barruan, bere eskumen-esparruan, administrazio bakoitzak bere politikak aurkeztu eta araudiak egiten ditu.

Hortaz, testuinguru instituzional aberats, era askotako eta konplexuan ari gara mugitzen. Arrazoi hau dela eta, administrazioen artean etengabeko elkarrizketa mantentzera behartuta gaude. Elkar lagundu, ulertu eta bakoitzaren eskumenak errespetatzera.

Zorionez, erakundeen lankidetzarako ibilibideak asko dira eta ekinean daude. Hezkuntza politiken eremuan, gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko lankidetza koordinatzen duen organismoa Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala da. Erakunde gaztea baina urteen poderioz, hezkuntza politiken diseinuan eta garapenean protagonismo garrantzitsua hartu duena. Ziurtasunez esan dezaket -eta aproposa dela uste dut-, erakunde honek gero eta indar handiagoa hartuko duela.

Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala hezkuntzan eskumena duten administraziei etengabeko elkarrizketa mantentzeko, arazoak aurkitzeko, esperientziak trukatzeko eta politika bateratuak bultzatzeko aukera ematen digun eztabaidagunea da.

Hau azpimarratu nahi nuke, izan ere, sarritan alderdi eta erakundeei hitz egiteko, hezkuntza politikek jarraitu beharko luketen xede orokorrei buruzko hitzarmenak ezartzeko eskatzen zaie. Hezkuntza hitzarmena lortzeko eskatzen zaie. Hau dela eta esan nahi dudana hurrengo hau da: hitzarmen hori, garrantzitsua denari, benetakoari buruzko hitzarmenaren maila orokor hori, badago eta Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean dauka egoitza.

Asko dira gobernuak eta Autonomia Erkidegoek eztabadagune honetan garatu ditugun ekimen batertuak. Hain zuzen ekimen hauek geure hezkuntza sistema hobetzen laguntzen ari dira. Hezkuntzaren Lege Organikoa, PROAk edo gobernua eta Autonomia Erkidegoak bultzatzen ari diren, eta puntu hau aurrerago garatuko dut, Eskola Uzte Goiztiarra Murrizteko Plana garatzeko eta ezartzeko programak dira, besteak beste, ekimen hauek.

Hori dela eta, uste dut beharrezkoa dela Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala indartzea. Deialdi arruntekin batera -apirilaren bukaeran bat egingo da- garrantzitsua da garrantzi handiko gaiei buruzko batzar monografikoak egitea. Ikasturte honetan, egin dugu eskola uzte goiztiarrari buruzko saio bat.

Era berean uste dut egokia dela -eta hauxe proposatuko dut hurrengo batzarrean- Konferentziaren barnean, beranduago eztabaidagune zabalagoan eztabaidatu ahal izango diren eta hezkuntza politikak bideratzen lagunduko duten gai zehatzei buruzko azterketak eta txotenak landuko dituzten batzorde iraunkorrak, edo aldi baterako batzordeak ezartzea. Aurrekari bat dugu, eskola uzte goiztiarrari buruzko Mahai iraunkorra hain zuzen, azken Konferentzian sortua.

Azken batean, herritarren beharrak asetzen dituen hezkuntza politika, administrazio desberdinetan banandutako eskumen eremuak dituen geurea bezalako herrialde batean, elkarrizketaren eta lankidetza leialaren bidez baino ez da posiblea. Izan ere hezkuntza sistemaren erantzule gara hezkuntzan eskumena dugun administrazio guztiak.

Lankidetza hau ez dago beti -eta honetaz jabetzen gara- tentsioetatik libre. Desadostasun sutsuak ere badaude. Azken batean, guztiok nahi dugu geure herrialderako onena izango dena bakoitzak duen eskumen arlotik, eta honek desadostasuna eta alderatzea sor dezake.

Baina honek ere ez gaitu izutu behar: desadostasuna legezkoa da. Beharrezkoa ere bada batzuetan. Desadostasunetik, eztabaidatik, iritzi kritikotik eta ideia desberdinetatik sortzen baitira proiektu onenak.

Hauxe da geure hezkuntza politikak sortu behar ditugun eremu orokorra: beharrezkoa den erakundeen lankidetza.

Jarraian azalduko dut zeintzuk diren gobernuaren hezkuntza politikaren xede orokorrak eta, administrazio guztien lankidetzarekin, zer neurri ari garen hartzen hauek praktikan jartzeko.

Eskola uzte goiztiarraren murriztapen Plana

Jaun-andreak: Orain dela gutxi gorabehera hamar urte, gazteen %30ek ikasketak uzten ditu derrigorrezko hezkuntza bukatu ondoren. Batezbesteko hau Europar Batasunekoa baino ia bi aldiz handiagoa da. Asko dira egoera hau azaltzen duten arrazoiak eta luze joko luke zehaztasunak ematen hasteak. Garrantzitsuena da, arrazoia dena delakoa dela ere, DBHko titulua besterik lortu ez duela eskola uzten duen gazte kopuruak deskapitalizazio handia suposatzen du ure herrialdean.
 

Behar duguna geure gazteak derriorrezko hezkuntza bukatu ondoren prestatzen jarraitzea da. Ezagutza da gaur egun garapenaren faktore erabakigarriena eta arrazoi hori dela eta ure gizarteek ezagutza kapital handiagoa izan behar dute. Batez ere momentu honetan, garapen ereduan aldaketa bat behar den momentuan, hain zuzen.

Garapena industria gizartean lehen mailako irakaskuntzarekin lotuta egon bazen, ezagutzaren gizartean garapena bigarren hezkuntzaren orokortzean datza.

Herritarrak prestakuntza maila handiago batera sartzea gizarte guztiarentzat da mesedegarria. Baina norbanako bakoitzarentzat onura dakar, eta ez da beti erraza ideia hau mantentzea.

Asteburu honetan, egunkari batek, modu mespretxagarrian, adierazi du egungo krisi ekonomikoak gure gazteak prestatzera "kondenatzen" dituela.

Mota honetako klixeak baztertzeko ahalegin egin behar dugu. Prestatzea ez da zigorra. Guztiz aurkakoa da. Prestakuntza zabalak kualifikatutako lanak lortzeko eta sustapen profesionalerako aukera gehiago ematen du. Agian ez du aukera hori ematen epe laburrean, baina epe ertainean edo luzean, kualifikatutako prestakuntzarik ez duen gazte batek ia ez du lan-merkatuan aukerarik; aldiz, bigarren hezkuntza osoa egin duen edo unibertsitate prestakuntza duen gazte batek aukera asko ditu eskura.

Hau dela eta, eskola-graduatua lortu ondoren ikasten jarraitzen duten gazteen kopurua handitzeak lehentasuna dauka hezkuntzan eskumena eta erantzukizuna duten administrazio guztientzat. Herrialdearentzako beharrezkoa den helburua da.

Egoera honen aurrean, iazko maiatzean egin nuen agerraldian, iragarri nuen Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala iragarri nahi nuela eskola uzte goiztiarraren murrizketa gai monografikotzat hartuaz.  

Konferentzia hau bilarazi nuen, esan bezala, oinarrizko hezkuntza politikek hezkuntza administrazio guztien lankidetza eskatzen dutela uste dudalako. Eta honen arrakasta balio orokorra duten neurrien eta lurralde bakoitzaren behar zehatzetara egokitugo daudenen arteko konbinazioaren araberakoa da. Eta hau nabarmena da bereziki Autonomia Erkidego bakoitzean kota desberdinak lortzen dituen eta bakoitzean arrazoi desberdinengatik den eskola uzte goiztiarraren kasuan.

Iaz azaroaren 20an eskola uzteari buruz egin zen Arloko Batzarra Baina batzar hori baino lehenago, egoeraren eztabaida eta diagnistikoa egin zen, eta horri esker eskola uzte goiztiarraren murrizketa Plana onartu genuen.

Plan hau gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen arteko hitzarmena da. Diagnostikoa partekatua da, proposamen eta gomendio multzoa da eta uzte tasen murrizketarako konpromisoa hartzen du, abiapuntu gisa Autonomia Erkidego bakoitzaren egoera hartuz, eta administrazio bakoitzak lurralde bakoitzaren ezaugarrien araberako neurri egokienak nabarmentzeko duen gaitasuna errespetatuz.
 

Jardunbide honetan eta hurrengoan, LOE Ezartzeko Laguntza Planean aurreikusitako aurrekontuko zuzkidura eskola uzte goiztiarraren murrizketa Plana babestera bideratuko da.berezik. 2009rako 121 milioi euroko lehenengo partida Arloko Batzarraren barnean banatuko da.

Planaren proposamenak lau jardunbide nagusitan egituratzen dira. Lehenegoak hezkuntza administrazioetan dauka bereziki eragina eta derrigorrezko hezkuntzarako eta derrigorrezkoaren ondorako eskaintza dibertsifikatzea -Hasierako Lanbide-Prestakuntzako plaza kopurua nabarmenki handituko du- eta eskola uzte goiztiarra gehien gertatzen den taldeekin lan egitea proposatzen du. Ildo honetatik, Ministerioaren lehentasunetako bat, ezintasuna duten ikasleen artean eskola-arrakasta handitzea ahalbidetuko duen hezkuntza inklusiboan aurrera egitea da.

Bloke honek eskola uzte goiztiarra saihesteko neurri eta programen garapena ere barne hartzen du; eta honekin batera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortzeko zailtasunak dituzten ikasleei derrigorrezko hezkuntzan zehar banakako laguntza ematea proposatzen du.
 

Era berean, hezkuntza sistema malgutzera zuzendutako neurriak ditu. Gauza bat nabarmentzeko aukera aprobetxatu nahiko nuke: ahalik eta gazte gehienak, bai erdi-mailako prestakuntza-zikloetan bai batxilergoan, haien ikasketak jarraitzeko funtsezkoa da hezkuntza sistema malguagoa egitea. Guztiz ziur nago horretaz eta hezkuntza administrazio bat baino gehiago bat dator nirekin. Hori dela eta, Ministeriotik, neure esku dagoena egingo dut aipatutako malgutasuna bultzatzeko.

Proposamenen bigarren blokea bereziki ikastetxeei buruzkoa da. Eskola uztearen aurkako borrokaren zati handia ikastetxean gertatzen da. Horregatik Planak orientazio eta errefortzurako programak ditu, baita irakasleen prestakuntzarako programak ere.

Hirugarren blokeak familiak ditu ardatz, izan ere, gazteengan ikasten jarraitzeko gogoa indartu nahi badugu, ezinbestekoa da familien parte-hartzea. Horregatik Planak administrazioen eta Ikasleen Gurasoen Elkarteen arteko lankidetza sustatzeko, Gurasoen Eskolak edota hezkuntza zentroen eta familien arteko komunikazioan teknologia berrien erabilera bultzatzeko neurriak ditu.  

Hirugarren bloke honek eta hurrengoak hezkuntza sistemaren bukaeran prestakuntza baxua lortu duten ikasleentzako ekimenak proposatzen ditu. ELGAk 2009-2010 urterako egin duen Espainiari buruzko azken txostenean azpimarratu bezala, azken hamarkadan zehar prestakuntza maila aski baxuko lan eskaintza egon da -ostalaritzan, eraikuntzan- eta horrek bultzatu izan ditu hainbat ikasle oinarrizko titulua lortuta edota berau lortu gabe hezkuntza sistema uztera. Batez ere eraikuntzan gertatu den ekonomia-jarduera moteltzeak eragin du gazte hauetako asko, ikasketak utzi eta lan-munduan hasi ondoren, orain lan gabe egotea.

Gazte horietako asko berriz ere hezkuntza sistemara itzultzeko ahaleginak egiten ari dira, eta administrazioek itzultzeko laguntza eman behar diegu ikaskuntza ez formala onartzea bezalako neurriak, orientazio edo errefortzu zerbitzuen garapena buktzatuz eta urrutiko hezkuntzaren eta helduentzako irakaskuntzaren eskaintza handituz.

Planean dauden neurrien jarraipena egiteko, Eskola Uzte Goiztiarrerako Mahai Iraunkorra sortu da Arloko Batzarraren barruan. Mahaiaren lehendabiziko balantzea hurrengo udazkenerako egin nahi da, ekimen hau martxan jarri eta urte bete beranduago, hain zuzen. Dena den, hilabete honen bukaerako Arloko Batzarrean, Mahaiak orain arte administrazio desberdinek jarraitu dituzten ekintza-lerroen zirriborroa eskainiko duen jarraipen analisia eskainiko du.


Lanbide Heziketaren Ibilbide-Orria

Ministerioan zabaldutako beste lan ildo garrantzitsu bat, nire lehenengo agerraldian batzorde honen aurrean iragarri nuena, hain zuzen, Lanbide Heziketa bultzatzea da.

Aurrekoarekin oso lotuta dagoen ildoa. Arestian esan bezala, Espainiako eskola uzte goiztiarraren tasak -derrigorerzko eskolatzearen ondoren ikasketak uzten dituzten gazteenak- Europakoak baino altuagoak dira. Baina Batxilergoko -eta ikasketa baliokideetako- ikasleen ehunekoa handiagoa da Espainian Batasunean baino, baina Erdi-mailako Lanbide Heziketako ikasleen tasa aski baxuagoa da. Eta honek adierazten du Europarekin dugun desberdintasuna.

Derrigorrezko hezkuntzaren ondoren hezkunza sistema uzten duten gazte asko kualifikazio gabeko lanpostuak bete ahal izan dituzten, eta hezkuntza sisteman haien prestakuntza jarraitu beharrean aukera hau nahiago izan duten Lanbide Heziketako ikasle potentzialak dira. Beraz, eskola uzte goiztiarraren murrizketa lortzeko garrantzitsua da, aurretik esandakoarekin batera, erdi eta Goi-mailako prestakuntza-zikloak bultzatzea.

Egia da Lanbide Heziketaren egoera asko aldatu dela azken urteetan. Honek gizartean duen balioa gero eta handiagoa da, izan ere, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legea (LOGSE) lagungarria izan zen aukera hau lan-merkatura sartzeko bide errespetagarri bezala ikusteko.

Gainera, Lanbide Heziketako titulua duten gazte gehienek lana aurkitzen dute denbora laburrean: 2001ean, ikasketak bukatu eta sei hilabete beranduago, graduatutakoen %10k baino ez zuen jarraitzen lan bila. Eta honek adierazten du enpresari askok prestakuntzaren kalitatea eta egokitasuna onartzen dutela.

Baina egoera hobetu bada ere, Lanbide Heziketak hazkunde potentzial handia dauka. Eta potentzial hau da herri administrazioek gizarte-eragileekin batera bultzatu behar duguna. Bultzada hau garrantzitsua da herriarentzat, ezagutzaren gizartean ekoizpen eta kontsumo ereduak aldaketa teknologikoak jasatzen dituztelako eta honek profesional espezializatuen beharra bultzatzen duelako.

Kalitatezko Lanbide Heziketa, hortaz, funtsezkoa da ekonomia-garapen iraunkorra eta ongizate eta kohesio sozial hazkorra ziurtatuko duen ezagutzan oinarritutako hazkunde eredu alternatiboa ezartzeko.

Hori dela eta da beharrezkoa Lanbide Heziketa zorrotza, baina ikasleei aukera gehiago eskaintzeko malgua ere badena, sustatzeko helburua duen bultzada berria Kalitatezko lanak lortzea ahalbidetzen duen eta gizarteari aberastasuna eta ongizatea ematen dion Lanbide Heziketa. Herritar gehiagoren eskura dagoen lanbide heziketa.

Helburu hau lortzeko beharrezkoa zen erakundeen arteko lankidetza handiagoa, hainbat ildotatik. Lehenik eta behin, Autonomia Erkidegoekin. Baina Lan eta Inmigrazio Ministerioaren eta Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren arteko lankidetza handiagoaren beharra zegoen, ahaleginak bateratzea ahalbidetzeko eta prestakuntza azpisistema desberdinen arteko koordinazio handiagoarekin lan egiteko: lan heziketa eta lanerako prestakuntza, jarraia zein okupaziozkoa.

Izan ere, azken batean, lanerako prestakuntzari aurre egiteko bide desberdinei buruz hitz egiten ari gara: bai hasierako prestakuntza, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioarena, bai langileen etengabeko prestakuntza, batez ere, Lan eta Inmigrazio Ministerioarena. Guztiek jarraitzen dute, etapa desberdinetan, helburu bera: herritarren lanbide-prestakuntza zabaltzea, haien lan-bizitzan aukera eta sustapena zabaltzeko aukera emanez.

Lankidetza honen, hots, Lanbide Heziketa hezkuntza politiken lehen mailan txertatzeko nahiaren, ondorio izan da Lanbide Heziketaren Ibilbide-Orria egitea, aurreko urriaren 31n Corbacho ministroak eta biok plazaratu genuen programa, bederatzi xede orokorren inguruan egituratzen den lanerako programa, alegia.  

Ez ditut bederatzi ekintza-lerroak zehatz-mehatz deskribatuko -hitzaldiaren zati batean hezkuntza politikaren beste atal batzuez hitz egin nahi dut- baina Ibilibide-Orriaren xede nagusiak hurrengo hauek dira:

  • Lanbide Heziketako Ikastetxe Bateratuen sare sendoa sortzea,
  • 26 lanbide-arloen Erreferentzia-Zentro Nazionalen Sarea sortzea,
  • lan esperientziatik eta bide ez formaletatik lortutako lanbide-gaitasunen ebaluazio eta egiaztepenerako prozedura martxan jartzea,
  • araututako lanbide heziketako tasak igotzea, erdi-mailako Lanbide Heziketan 200.000 ikasle gehiago sartzeko helburuarekin,
  • urrutiko edo zuzeneko eta urrutiko jarduerak tartekatutako lanbide heziketa ikastea ahalbidetzen duen Plataforma ezartzea, baita orientazio profesionaleko erakunde eta agente guztien lankidetza eta parte-hartzea barne hartzen duen informazio eta orientazio sistema integratua ezartzea ere,

 

Lanbide Heziketaren Ibilbide-Orri honetan dauden neurriak abian daude jada. Eta programa hau sustatzeko Hezkuntza eta Lan Ministerioren arteko lankidetza beharrezkoa bada, administrazio zentralaren eta Autonomia Erkidegoen arteko lankidetza ezinbestekoa da garapenerako.

Administrazio guztiak ari gara Ibilbide-Orriko proposamenak praktikan jartzeko lanean. Aurreratuen dauden neurriak, hurrengo hilabeteetan aurkeztuko direnak, hurrengo hauek dira:

  • Nabarmen aurreratu dugu Erreferentziazko Zentro Nazionalen Sarearen sorkuntzan. Helburua da sareak, batez ere, ekonomiaren garapen-bideko sektoreak eta sektore berritzaileak bultzatzea eta Autonomia Erkidego guztien artean bananduta dauden 26 lanbide-arlo bakoitzean gutxienez zentro bat egotea lortzea da. Sarearen diseinurako Autonomia Erkidegoekin egiten ari garen negoziazioa oso aurreratuta dago eta hurrengo ikasturtearen hasieran zentro sarearen mapa aurkeztu ahal izango dugu.  
  • Autonomia Erkidegoekin Urrutiko Lanbide Heziketaren Plataformaren garapenerako egiten ari garen negoziazioak ere oso aurreratuta daude. Ziur aski, plataforma hori hurrengo ikasturtean jarriko da martxan, eta aipatutako informazio sistema eta lanbide-orientazioa barne hartuko ditu.  
  •  Bestalde, lan esperientziaren eta ikasketa ez formalen bidez lortutako lanbide-gaitasunen ebaluazioa eta akreditazioaren Errege-Dekretua aginduzko txostenaren zain dago eta hurrengo asteetan egongo da prest. Espero dugu neurri hau egiaztatutako lanbide-gaitasunak dituzten pertsonek haien esperientzia egiaztatzeko pizgarria, eta prestakuntza osoagorako abiapuntua izan dadila.  


Ebaluazioaren kultura hezkuntza sisteman

Batzorde honen aurrean egin nuen lehenengo agerraldian esan nuen legealdi honetan zehar ebaluazioaren kultura sustatuko genuela gure hezkuntza sisteman, kalitatezko hezkuntza lortzeko bide moduan. Gure hezkuntza sistemak nola funtzionatzen duen eta gure ikasleak nola prestatu eta haien eraginkortasun mailako zein den jakinda baino ezingo dugu berau hobetu. Eta horretarako aldizkako ebaluazioak egin behar dira, hauei esker lortzen dugun informazioak laguntzen baitigu hezkuntza arloko politikak orientatzen.

Hau dela eta esan nahi dudana hurrengo hau da: egun konpromiso hori jada errealitate bihurtu da. Aste honetan hasiko da garai berri bar gure hezkuntza sisteman. Ebaluazioaren kultura gure sistemaren ezaugarri nagusietako bat bihurtzen den garaia; elementu eraginkorra da, gure sistemaren adierazgarria eta, era berean, eguneroko gai bat, hezkuntza jardueretan gero eta nabarmenagoa izango baita.

Ebaluazio kultura honek ez du onen eta txarren arteko desberdintasuna bultzatzen, sistemaren ondorio onak hobetzeko eta izan ditzakeen ahuleziei garaiz aurre egiteko aukera emango digun sistemaren ezagutza sakona eskaintzen du.

Egia da ebaluazioan esperientzia handia dugula. Aurrekari bakanak badaude ere, hezkuntza sistemaren behaketa eta ebaluazioak nabarmen egin zuen aurrera Espainian laurogei eta laurogeita hamargarren urteetan. Horretarako erabakigarriak izan ziren LOGSEren babesean Lehen Hezkuntzako 6. mailan 1999, 2003 eta 2007 urteetan egin ziren lau urteetarako ebaluazioak. Aurrekari hauek LOEari ebaluazioaren kultura txertatzera bultzatu gintuzten, ez ikaslearen ebaluzioa baizik eta sistema osoarena.

Autonomia Erkidego guztiekin hitzartutako eta lehenengo diagnostiko ebaluazio orokorrarekin hasten den ebaluazioaren kultura berri bat.

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek jarriko dute lehenengoz praktikan ebaluzio kultura berri hau. Diagnostiko ebaluazio orokorra atzo hasi zen, apirilaren 1ean eta hilabete honetako 30ra arte iraungo du. Erakusgarri hau 888 zentrotan egingo da, 28.000 ikaslek hartuko du parte eta 1.350 irakasle partaide izango dira.
 

Honen xedea, Estatuan eta Autonomia Erkidegoetan, lehen hezkuntzako 2. maila bukatzen duten ikasleek lortzen duten curriculumaren oinarrizko trebetasun mailari buruzko informazioa eskaintzea da.

Atzo hasi zen prozesuan oinarrizko gaitasunetatik lau ebaluatuko dira: gaitasun linguistikoen artean, irakurmena, hitz egiteko gaitasuna eta idazmena ebaluatuko dira; gaitasun matematikoak; mundu fisikoaren ezagutzaren eta interakzioaren gaitasunak eta gizarte- eta hiritar-gaitasunak.

Diagnostiko ebaluazio orokorraren ebaluazio honen eremuan, eta udaberriaren eta datorren udazkenaren artean, Autonomia Erkidego guztietako Lehen Hezkuntzako 4. mailako 400.000 ikasle bainoi gehiagok, ikasle eta zentro bakoitzaren beharrezko informazioa lortzeko hauek egin behar duten zentsuko ebaluazioan parte hartzen dute.

Ebaluazio hauei esker hezkuntza sistemaren inguruko informazioa izango dugu, eta ez dugu nazioarteko ikerketen beharrik izango. Baina gure aurrerapena onenekin alderatzeko dugun gaitasunaren araberakoa da, horrela jakin ahal baitugu zein tokitan gauden nazioarteko hezkuntza ikuspegian.
 

Horregatik gobernuak, orain arte egin duen bezala, nazioarte eremuko ikasketa hezigarrietan Espainiaren parte-hartzea sustatzen jarraitzen du. Eta badakigulako jakin behar dugula eta horrela baino ezingo dugula hobetu, gobernuak PISA txostenean Espainiaren parte-hartzea babesten jarraitzen du eta, gainera, Autonomia Erkidegoak bultzatu ditu bertan parte har dezaten. Hau dela eta, aurtene egiten den PISA txostenean hamahiru dira parte hartzen duten Autonomia Erkidegoak, Ceuta eta Melilla hiri autonomoez gain.

PISA Txostenerako prestakuntzarako ebaluazioa, aurten 65 herrialdek parte hartzen duten ebaluazioa, Espainian egingo da apirilaren 20 eta maiatzaren 29 artean, eta erakusketan 910 zentrok eta 27.000 ikaslek hartuko du parte. Gai nagusi bezala, aurtengo ebaluazioak ikasgelako teknologia berriak hartuko ditu oinarri.

Eta gure hezkuntza sistemari buruz gehiago jakin nahi dugulako, aurten Espainiak ere Nazioarteko Ebaluazio Agentziaren Gizartearen eta Herritarren Hezkuntzaren inguruko Nazioarteko Ikerketan parte hartuko du. Gizartearen eskumari buruzko maila honetako lehenengo ikerketa da eta gizartearen prestakuntzaren nazioarteko interesean, Europako zuzendaritzek ezarritako ildoetan, oinarritzen da.
 

Ez da beharrezkoa azaltzea gizartearen eta herritarren eskumenek gure gazteen prestakuntzan duten garrantzia. Auzitegi Gorenaren oraintsuko epai batek baieztatu bezala, herritarren pretakuntzak "gizartearen bakea" errazten du " desadostasunen bizikidetza onartzen duelako eta, eztabaidak eta ideiak elkarri adieraztea errazten duen neurrian, sistema demokratikoaren funtzionamendu egokia ziurtatzen duen funtsezko elementua delako.

Ikerketa honek 14 urteko ikasleek (DBHko 2. eta 3. mailakoek) lortutako gizartearen eta herritarren eskumenen eta gizartearen hezkuntzarako izaeraren ebaluazioa egingo du. Bertan 38 herrialdek hartzen dute parte, Europar Batasuneko 25 barne, eta Espainiako ereduak 150 zentro, 4.500 ikasle eta 2.250irakasle izango ditu.

Azken batean, momentu honetatik maiatzaren bukaera arte, hezkuntza sistemak (ikasleak, irakasleak, zentroak eta familiak) 60.000 ikasle eta 3.600 irakasle inguru barne hartuko dituen ebaluazio prozesu zorrotza jarraituko du. Ebaluazioaren kultura jada finkatu da Espainian.
 

Teknologia berriak hezkuntza arloko politiketan

Jaun-andreak: Ikasgeletan teknologia berriak erabiltzeari ere garrantzia emango diogu. Nabarmen egin dugu aurrera. Ia ikastetxe guztiek dute Interneteko konexioa. Autonomia erkidego askok dituzte haien hezkuntz sareak garatuta. Ikastetxe gehienek dituzte ikasle eta irakasleen eskura ikasgela informatikoak.

Azken hilabeteetan, autonomia-administrazio batzuek programa guzti hauek garatu dituzte eta orain, gero eta ohikoagoa da irakasleek haien lana egiteko baliabide informatikoak, edo beste tresna batzuen artean, arbel elektronikoak dituzten gelak erabiltzea.

Era berean, milaka dira prestakuntza jaso duten irakasleak eta eduki digitalen eta ordenagailu edo Internet bidezko forma pedagokiko berrien sortzaile ere bihurtu direnak.

Lehen Hezkuntzan egin den azken ebaluazioak, aldizka ordenagailuak edo beste baliabide teknologiko batzuk erabiltzen dituzten ikasleen emaitzak hobeak direla erakusten du, eta PISAren hurrengo Txostenak teknologia berrien gaitasunen ebaluazioa dauka helburu nagusi bezala.

Nabarmena da XXI. mendeko gazteentzako Internet eta teknologia berriak haien eguneroko bizitzako beste elementu bat gehiago dela. Eta bizi dugun garai honetan, pentsaezina da sare eta baliabide teknologiko gabe aritzea.

Horregatik, aurrerapausoa emateko momentua iritsi da. Komunikazioaren teknologiek, egun, hezkuntzan edo ikasketan laguntza hutsa baino balio handiagoa dute. Antzina liburuek edo boligrafoek zuten balio bera duten baliabide pedagogikoak dira eta lehen hauek erabiltzen ziren beste erabiltzen dira. Etorkizuneko eskola da, ahalik eta lasterren lortu behar dugun Eskola 2.0.

Irakasleentzako haien lana hobetzeko modua izan behar da (eta kasu askotan jada bada), haien lana aberasteko eta haien helburuak errazago lortzeko forma modua, alegia.

Eta ikasleentzat ez dago (ez da beharrezkoa azalpen luzerik ematea) internet eta ordenagailuak ezagutu gabe bizitzea baino gauza ezohikoagorik. Sareak eta teknologia berriek haien interesa, ikasketak eta etekina areagotzen dituzte. Eta, zalantzarik gabe, hobeto prestatzen dituzte orain eta etorkizunean aukera gehiago izan ditzaten.

Arrazoi guzti hauek bultzatzen gaituzte hezkuntza sisteman teknologia gehiago sartzera. Eta horregatik Ministeriotik, eta Autonomia Erkidegoekin lankidetzan, teknologiak hedatzeko programa bat garatzen ari gara.

Zentroek Interneterako konexio bizkorra izatea ez da garrantzia duen gauza bakarra. Sarearen bidez eskaintzeko gaitasuna izatea ere garrantzitsua da. Hauexek dira eskain ditzakegun aukerak.

  • Irakasleek haien lana hobetzeko baliabideak  
  • Ikasleek gehiago eta hobeto ikasteko eta ezagutzen duten mundua ulertzeko edukiak.
     
  • Laguntzak gurasoek haien seme-alaben hezkuntzan parte-hartze handiagoa izan ditzaten.  
  • Eta haien eskura dauden aukera guztiak ezagutzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko orientazioa hezkuntza sistema osoarentzat.

Laburbilduz, Ministerioak hezkunta sisteman teknologia berriak txertatzeko, geletara eramateko eta eskola-elkartearen zerbitzura jartzeko asmoa dauka eta, hau dela eta, jarduera batzuk garatzen ari gara:

  • Ministerioaren weba berritu dugu. www.educacion.gob.es atari instituzionalak Estatuko Administrazio Orokorrak hezkuntza sistemari dagokionean eskaintzen dituen informazio eta zerbitzu guztiak izango ditu. Egitura berriaz eta etengabeko eguneratzeaz gain, aste honetatik, Internet bidez kudeatu edo izapidetu ditzaketen 120 zerbitzu elektroniko eskaintzen dizkie erakundeei eta herritarrei. Zerbitzu hauen artean, liburuak lortzeko bekak eta laguntzak eskatzeko zerbitzua, nazioarteko ikasketak egiteko laguntzak, ikastetxeek hezkuntza-elkartruke programetan parte hartzeko edo, gure atzerriko zentroetan lan egin nahi duten irakasleentzat, plazak eskatzeko zerbitzuak daude. Urte hau bukatu baino lehen, Ministerioak kudeatzen dituen 192 zerbitzuak egongo dira sarean.  
  • Herritarrekiko komunikazioan plataforma higikorraren erabilera zabalduko dugu. Besteak beste, eskatzen duten herritarrei izapidetzaren eta ebazpenen berri emango diegu milioi erdi sms bidez eta beste hainbeste posta elektroniko bidez.
     
  • Hezkuntza maila guztietako irakasleentzako baliagarriak izan daitezkeen edukiak eta zerbitzuak dituen web plataforma bat sortuko dugu. Adierazi nahi nuke, azken urteotan, sarearen bidez irakasleak prestatzeko prozesuan nabarmen egin dugula aurrera, eta 2007-2008 ikasturtean, 25.000 irakasleri baino gehiagori eskaini geniola zerbitzu hau. Era berean, asko dira egun irakasleen zerbitzura dauden irakaskuntza materialak. Plataforma honen bidez, irakaskuntzako profesionalei prestakuntza ikastaroak, eduki pedagogikoak, material digitalak, informazioak, parte-hartze guneak, esperientzia trukatzekoak, aholkularitzakoak eta abar eskainiko dizkiegu.  
  • Politika honek Lanbide Heziketaren Ibilbide-Orriari buruz hitz egin dudanean aipatu nahi izan dudan prestakuntzarako plataforma hau eta prestakuntzari buruzko orientzio zerbitzuak ere barne hartzen ditu.  
  • Datozen asteetan, testuliburuen argitaletxeekin harremanetan jarriko gara haien produktuen aldaketak aztertzeko. Aldaketa hauek kasu batzuetan hasi dira jada, baina berehala bizkortuko dira. Gobernuak enpresekin batera aztertu nahi du alderdi hezitzaileak digitalizatzeak dakarren aldaketa. Hau Espainiako industria editorialerako aukera bat da, izan ere, kontuan hartu behar da 400 milioi ikasleko merkatua dela. Formatu digitalari esker eduki eta metodo pedagogikoak aberastu ditzakegu. Hau da, gure seme-alabek jasotzen duten hezkuntza aberasteko aukera ematen digu.  
  • Europako Batzordearekin, telefonia operadore nagusiekin eta sektoreko beste enpresa batzuekin lan egiten ari gara, guraso eta irakasleei haien seme-alabentzako edota ikasleentzako teknologia berriek eragin ditzaketen arriskuei aurre egiten eta hauek saihesten lagunduko dien web bat sortzeko. Jazarpena, mendekotasunak edo Internet eta beste baliabide teknologiko batzuen erabilera arduragabea edo gehiegizko erabilera.
     
  • Youtubeko Mepsyd kanala indartuko dugu irakasle eta ikasleen hezkuntza esperientzia trukerako baliabidea izan dadin. Kanalak 335.000 bisita baino gehiago izan ditu orain dela zazpi hilabete abian jarri zenetik eta hilabete honetan, pasa den hilabetean gure herrialdean Youtuben gehien ikusi diren kanalen artean hamaikagarrena da.  
  • Gizarte-sareek eskaintzen dituzten aukera berriak erabiliko ditugu baliabide, informazio eta irakasle eta ikasleen artean komunikazio gehiago eskaintzeko. Hasteko, gizarte-sare baten sorkuntza prestatzen ari gara Ministerioak atzerrian dituen zentroetako irakasle eta ikasleentzat.


Hauek dira, besteak beste, hurrengo hilabeteetan zabalduko ditugun ekimenak. Eta hala dagokionean, azalduko ditut. Helburu garrantzitsu baten -gehiago egongo dira- lehenego urratsak dira. Teknologia berriak Espainiako hezkuntza hobetzeko eta gure ikasleei aukera gehiago emateko tresna bihurtzea.

Internet, gizarte-sareak eta mundu osoarekin harremanetan jartzeko eskura dituzten baliabide guztiak modu egokian eta positiboan erabiltzeko aukera eta baliabide gehiago. Abantailak aprobetxatzeko eta eragozpenei aurre egiteko aukera gehiago. Kalean egiten duten bezala, mundu birtualak dituen arriskuak ezagutzen laguntzeko aukera gehiago.

Ikasleak erronka honi aurre egiteko guztiz prestatuta daude. Harremanetarako eta informazioa entzuteko eta jasotzeko moduak aldatu egin dira. Izan ere, haien hizkuntza erabiltzen ez badugu, haiengandik gero eta urrutiago egongo gara.

Irakasleek haien prestakuntza eta haien lana egiteko modua hobetzeko asmoa erakusten dute. Gero eta gehiagok erabiltzen dituzte formatu digitalak eta gaitasun berriak haien lana hobetzeko, haien ikasleengana gehiago eta hobeto hurbiltzeko, ikasleak herritar hobeak izateko modu eraginkorrean prestatzeko.

Eta gurasoek haien seme-alaben hezkuntzan parte hartzeko laguntza eta bideak eskatzen dituzte, eta erakundeek laguntza eman behar diegu teknologiei etekina ateratzeko eta teknologiak gehiegi erabiltzeak sor ditzakeen arriskuetatik aldentzeko.

Eta eskaera guzti hauei erantzuteko baliabideak ditugunez gero, administrazioak haiek lantzeko antolatzeko eta koordinatzeko gai izan behar gara. Teknologiek eskaintzen duten bidetik ez jarraitzea gure seme-alaben hezkuntza hobetzearen kontra aritzea litzateke. Espainiako Gobernua, eta ziur nago zuek guztiok eta administrazio guztiek beste zentzu baten aritu nahi dugula; geure ikasleak, hain zuzen, bizi garen mundu honetarako prestatzeko bidean egin nahi dugu aurrera.

Bukaera

Jaun-andreok, nire hitzaldia bukatuko dut.

Espainia zailtasun ekonomiko handiko momentuari aurre egiten ari zaio. Eta horrek anbizio handiagoa izatera eta herritarrei aukera gehiago eskaintzera derrigortzen gaitu. Eta bertan betetzen du hezkuntzak funtzio erabakigarria. Hezkuntza gizarte zuzenago, orekatuagoa eta ongizate handiagoko gizartea lortzeko tresna baliotsuena da.

Prestakuntza hobeak herritarrei ziurtasuna eta aukera berriak erraztuko dizkie erronka eta arriskuen aurrean. Izan ere, ziur dakigu gaur egun hezkuntza dela gizarte-politika eta etorkizunerako inbertsio produktibo onena.  

Hau dela eta, Gobernuarentzako hezkuntza bultzatzeak lehentasun handia dauka. Zalantza gabe uste dugu herrialde baten oparotasuna ez dela soilik herritarren aberastasuna handitzeko gaitasunean oinarritzen, herritarrek duten hezkuntza mailan ere oinarritzen da.

Eskerrik asko.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri