Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

2008/2009 IKASTURTEAN BEKAK LORTZEKO ERRENTA-MUGEN IGOERA

2008ko apirilaren 25a

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirola

E Planaren Logotipoa


Ministro Kontseiluak errenta-mugak eta familia-ondareak eta Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren 2008/2009 ikasturterako ikasteko beka eta laguntzen kopuruak ezartzen dituen Errege-Dekretua onartu du gaur. Beketarako eskubidea ematen duten gehienezko errenta-mugak %13,5 igo dira aurreko urtekoekin alderatuz gero, beka orokorrean %27 eta derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntza ikasketentzako oinarrizko bekan %62 arte. Kopuruek %6an egin dute gora, beraz, %48,48ko igoera izan dute familia-errenta baxuagoa duten pertsonentzako "Beka konpentzatzailea" deritzonean.  

Bekak derrigorrezkoak ez diren ikasketetarako dira: Unibertsitatekoak, Batxilergokoak, erdi eta Goi-mailako Lanbide Heziketakoak, Arte-, Kirol- eta Hizkuntza-Irakaskuntzetakoak eta hezkuntza-laguntza behar espezifikoak dituzten ikasleentzako egokitutako unibertsitateaz kanpoko Ikasketak. Lehenengoz ezarri dira, halaber, Hezkuntzaren Lege Organikoan ezarritako Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programak egiteko bekak.  

Errenta-mugak
Beka osagai desberdinak daude (materialerako, matrikularako, mugikortasunerako, garraiorako, egoitzarako, kanpentsatzailea eta abar). Osagarri hauetako bat edo besteren esleipena familiaren errentaren (sei errenta-muga daude eta bakoitzak osagarri desberdin bat izateko eskubidea ematen du), ikasten dutenaren, eta familiaren bizilekutik duten urruntasuna edo bizileku horretatik edo bere autonomia erkidegotik kanpo bizitzeko beharraren araberakoa da.


Oro har, osagai desberdinentzako eskubidea ematen duten gehienezko errenta-mugak %13,5 handitu dira 2007/2008 ikasturtearekin alderatuz gero. Beka orokor bezala ezagutzen direnek %27 egin dute gora.  

Errege-Dekretu honetan unibertsitateaz kanpoko derrigorrezkoak ez diren ikasketetarako 400 euroko beka bat ezartzen da 100.000 biztanle baino gehiagoko hirietan ikasten duten ikasleentzat eta 200 euroko beste bat biztanleria gutxiago duen tokietan ikasten duten ikasleentzat. Beka hau jasotzeko aukera ematen duen gehienezko errenta, aurreko ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntzarako laguntza motaren baterako eskubidea ematen zuen errenta baino %62 handiagoa da. Adibide gisa, urteko 37.482 euroko errenta duen 4 senitarteko familia baten bizi den gazte batek beka hauetako bat jasotzeko eskubidea izango du.  

Kopuruak
Deialdi hoinetako beka desberdinen kopurua batezbeste %6 igo da. Zenbait kasutan, areagotu egiten da, besteak beste "Beka konpentzatzailearen" zenbatekoak %48,48 areagotu da; izan ere, 2.000 eta 2.788 eurokoa da ikasketa motaren arabera.
 

Errege-Dekretu honetan onartutako gehikuntzak kontuan hartuta, metagarriak diren osagai desberdinen gehienezko kopuruak 919 euroan kokatzen dira lekualdaketetarako; 2.940 euro egoitzarako; 5.770 euro mugikortasunerako (Autonomia Erkidegoz aldatzea, 6.671 eurora iritsiko dira familia-etxea Kanarietan, Ceutan edo Melillan badago); 240 euro materialerako eta 569 euro eskolatzerako.
 

Bekak jasotzeko eskubidea duen ikasle batek jasotzen duen gutxieneko beka, unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako oinarrizko beka (200 eta 400 euro artekoa) edo ikasturte honetarako matrikularen prezio publiko ofizialen zenbatekoa betetzen duen unibertsitateko ikasleentzako "matrikula" da.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri