Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

MEPSYD

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioko bost zuzendari nagusi izendatu dituzte

2008ko apirilaren 30a

Ministro Kontseilua


Ministro Kontseiluak apirilaren 30eko, asteazkena, bileran Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren bost zuzendari nagusiren izendapena onartu du. Zuzendari nagusiak hurrengoak dira: Hezkuntza Sistemaren Antolamenduaren zuzendari nagusia, Javier Vidal; Gizarte-Politikako zuzendari nagusia, Juan Carlos Mato; Ebaluazio eta Lurralde Lankidetzako zuzendari nagusia, Rosa Peñalver; Kirolen zuzendari nagusia, Albert Soler eta Kirol Azpiegituren zuzendari nagusia, María Dolores Molina.  

Hezkuntza Sistemako Antolamenduko zuzendari nagusia: JAVIER VIDAL GARCÍA:
1964an jaio zen Leonen, Salamanacako Unibertsitatean Filosofia Doktoretza egin zuen. Hezkuntzan Ikerketa eta Diagnostiko Metodoen irakasle titularra izan da Leóneko Unibertsitatean. Unibertsitate berean Kalitatearen Programa Instituzionalaren zuzendari eta Planifikazio eta Ebaluazio errektoreorde ere izan zen. Unibertsitateen Kalitatearen Planaren batzorde teknikoko kide eta Estatuko Unibertsitate eta Ikerketa Idazkariaren aholkulari izan da. 2006ko ekainetik Unibertsitateen zuzendari nagusia izan zen.


Gizarte-Politikako zuzendari nagusia: JUAN CARLOS MATO GÓMEZ:
1955eko irailaren 3an jaio zen La Estradan (Pontevedra), Santiagoko Unibertsitatean Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan Lizentziatua da.


Santiago de Compostelako Unibertsitatean eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean irakasle elkartua izan da. Adingabearen Ikasketen Eskolako koordinatzaile, Adingabearen Babes Juridikoko zuzendari nagusi eta Adingabe eta Familiaren zuzendari nagusi izan da. 2000n Adingabe eta Familiaren Gizarte Ekintzako Zuzendaritza Nagusiko Prestakuntzarako Areako eta Ikasketetako buruaren lanpostua lortu zuen. 2004an Gizarteratzearen Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Programen zuzendariorde nagusia izendatu zuten eta 2007ko urritik Gizarteratzearen zuzendari nagusia izan da.


Ebaluazio eta Lankidetza Lurraldekoiaren Zuzendari Nagusia: ROSA PEÑALVER PÉREZ:
Geografia eta historian lizentziatua Murtziako unibertsitatean, eta bibliotekonomia eta dokumentazioan diplomatua.


La Unióneko (Murtzia) Lanbide Heziketako Zentroko irakasle ordezkaria eta La Unióneko "Sierra Minera" Bigarren Hezkuntzako Institutuko zuzendaria izan zen. Murtziako PSOEren batzorde betearazleko kide izan zen eta Murtziako Batzarreko PSOEren diputatu ere bai. Azken postu horretarako 2007an hautatu zuten berriro. Gaur egun San Javierreko PSOEren taldeko idazkari nagusia, PSOEren eskualde mailako berdintasun eta hezkuntzako batzorde betearazleko idazkari eta PSOEren batzorde betearazle federaleko idazkari exekutiboa ere bazen.


Kirol zuzendari nagusia: ALBERT SOLER SICILIA:
Bartzelonan jaioa 1966ko otsailaren 27an, ezkondua, bi seme-alabarekin, Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua Bartzelonako GHINen eta Kudeaketa Publikoan masterra du. Bartzelonako Udaleko karrerako funtzionarioa da.


1999 eta 2005 artean Bartzelona Hiriko Kirolen zuzendaria izan zen. Ondoren, Bartzelonako Udaleko Barcelona Esports erakundeko zuzendari nagusia izan zen, baita Bartzelonako Hiriko Kirolaren Plan Estrategikoko zuzendaria ere. Bartzelonako Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Ongizate sektorearen gerentea ere izan da.


Kirol Azpiegituren zuzendari nagusia: MARÍA DOLORES MOLINA DE JAÉN:
1950eko ekainaren 3an jaioa, Madrilgo Unibertsitate Complutensean Ekonomia Zientzietan eta Merkataritza Zientzietan lizentziatu zen eta Enpresen Goi Zuzendaritza eta Administrazioko masterra egin zuen Enpresa Institutuaren eskutik.  

Estatuko Administrazio Zibilaren Goi-mailako kidea da eta Madrilgo Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren goi-mailako teknikari ere bada. Ogasunaren arloan arartekoaren aholkularia izan zen eta Madrilgo autonomia erkidegoan Ogasun Kontseilaritzako Intsuldaketa Unitate Zentraleko zuzendari ere bai. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko argitalpenen zentroaren zuzendari izana da. Sail horretan hezkuntza-itunen erregimenaren, zentroen erregimen juridikoaren eta hezkuntza jardueraren zuzendariorde orokorra izan zen. 2004an Hezkuntza eta Zientziaren Ministerioaren Ofizialtza Nagusiko zuzendariorde nagusi izendatu zuten eta egun Irakasle eta Ikerketaren zuzendariorde nagusi da.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri