Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

MEPSYDek eta Aragoiko Gobernuak atzerriko hizkuntzen elkarrizketa-laguntzaileen kontratazioa bultzatzen dute

2008ko ekainaren 06a

Ingelesez, frantsesez eta alemanieraz

  • Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren eta Aragoiko Gobernuaren artean sinatutako hitzarmenaren bidez 52 laguntzaile arte hasiko dira Aragoiko ikastetxeetan lanean.

Hezkutza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak (MEPSYD) eta Aragoiko Gobernuak erkidego honetako ikastexeetako elkarrizketa laguntzaile kopurua handitzeko hitzarmen bat sinatu dute. Guztira, gehienez ingeleseko 37 elkarrizketa laguntzaile, frantseseko 12 eta alemanierako hiru kontratatuko dituzte 2008-2009 ikasturterako. Hauek guztiak Ministerioko aurrekontuetan guztizko kargua duten urtero Aragoiri esleitzen zaizkion 23 laguntzaileri gehituko zaizkie.
Neurri honekin atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikasketa bultzatu nahi da Extremadurako ikastetxeetan. Honela, legealdi honetan Espainia guztian 8.000 elkarrizketa laguntzaile lanaldi partzialean kontratatzeko finkatutako xedean aurrera egiten da.
Hitzarmenak ezartzen duenaren arabera, Espainiak Austria, Belgika, Txina, Frantzia, Irlanda, Portugal, Alemaniako Errepublika Federala, Erresuma Batua eta Zeelanda Berriarekin dituen aldebiko lankidetza hitzarmen kultural, Zientifiko eta Teknikoen eta Estatu Batuekin eta Kanadarekin sinatuta dituen Zirkularren bidez Ministerioa da elkarrizketa laguntzaileak aukeratu eta emateko arduraduna.
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren lehentasunezko politiketako bat atzerriko hizkuntzen azterketa eta ikasketaren errefortzua da. Autonomia erkidegoekin lankidetzan lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzako hizkuntza murgilketako ikastaroak, lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako eta DBHko lehenengo mailako ikasleentzako udalekuak eta irakasleek atzerriko hizkuntzetan hezkuntza konpetentziak hobetzera zuzendutako PALE (Atzerriko Hizkuntzetarako Laguntza Programa) programa garatzen dira.
Halaber, beste behin autonomia erkidegoekin lankidetzan, Hizkuntza Eskola Ofizialen Errefortzu-Programa garatzen da, ingeleseko ikastaroen eskaintza handitu ahal dezaten. Atal honetan Estatu guztirako 30 milioi euroko inbertsioa aurreikusita dago, iazko hirukoitza. Hortik 1.300.000 euro Aragoirako dira.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri