Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

Mercedes Cabrera: "Heziketa prozesuan ezinbestekoa da familiek parte-hartzea"

2008ko ekainaren 07a

CEAPAren Urteko XXXVIII. Asanblean parte hartu du

  • Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroak gurasoen lankidetza eskatu du eskola publikoa indartzeko eta bizikidetza kultura sendotzeko

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroak, Mercedes Cabrerak, gaur goizean Espainiako Ikasleen Gurasoen Konfederazioko (CEAPA) asoziatutako federazioaren XXXVIII. Urteko Batzarraren inaugurazio presiditu du. Bere hitzaldian Ministroak hezkuntza sistemaren hobekuntzan gurasoen lankidetza eskertu du eta "heziketa prozesuan familien parte-hartzea funtsezkoa" dela azpimarratu du.
"askotan esan dut eta naiz esateaz nekatuko: hezkuntza arloko politikak familiak -gizartea- konprometitzen diren eta prestakuntza aktibo baliotsu eta biderkatzaile bat den einean bakarrik dira eraginkorra, honek gure gazteen aukerak eta bizi-kalitatea hobetzen baitu" nabarmendu du Ministroak.
Mercedes Cabrerak ikasleen gurasoen elkarteen lana eskertu du, "irakasleen lana emankorragoa egiten du ete ikastetxeetako elkarbizitza" babesten duelako. Eskola publikoetako 12.000 elkarte baino gehiagotako abala duen CEAPAk hezkuntzako lege desberdinen eztabaidetan azken hamarkadetan izan duen rola azpimarratu du. izan.
Ministroak lankidetza lan honek aurrera begira jarrai dezan eskatu die gurasoei: "Eskolak publikoa indartzen jarraitzeko zuen laguntza izaten jarraitzea nahi dugu". Mercedes Cabrerak partekatutako xede bezala "herritar denen gaitasun kritikoak eta sorkuntzazkoak garatzeko hezkuntza sistema bat" eraikitzen jarraitzea azpimarratu du, "gizartearekiko betebeharrekin eta balio demokratikoekin kontzienteak diren norbanakoak" prestatuta egongo direnak.
Hezkuntza sailburuak bizikidetzaren kultura sendotzeko CEAPArekin lanean jarraitzeko gogoa ere adierazi du. "Bizikidetzaren kultura honen garaipenean familiek zerikusi handia duzue". Gizarte gero eta heterogeneoago eta pluralago baten testuinguruak "familia eta eskolak isolatuta lan egin beharrean, gure ume eta gazteen hezkuntzaren erantzule ere izan daitezen" eskatzen duela esan du Ministroak.
Mercedes Cabrerak urte hauetan CEAPA presiditu duen Lola Abellori esker bereziak ematen bukatu du bere esku-hartzea.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri