Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

MEPSYDak lehen aldiz deitu ditu 5.000 beka irakasleek atzerrian ingelesa ikasi dezaten

2008ko ekainaren 17a

Eskaerak aurkezteko epea datorren ekainaren 21ean amaituko da

  • Diru-laguntza bakoitzak gutxienez hiruhileko bateko ingeles ikastaro bat egiteko 4.000 euroko hornidura ematen du.
  • Eskaerak web orri honen bidez egin daitezke:www.educacion.gob.es

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak haur eta lehen hezkuntzako etorkizuneko irakasleek ingelesaren menderakuntza hobetzera zuzendutako beka programa bat jarri dute martxan. Horretarako 20 milioi eurotako aurrekontua dago.
Guztira, 4.000 euroko 5000 diru-laguntza deitu dira Australian, Kandan, Estatu Batuetan, Maltan, Zeelanda Berrian, Erresuma Batuan eta Irlandako Errepublikan ingeleseko ikastaroak egiteko. Beka hauen eskatzaileak Maisu izateko tituluari dagokion ikasketen azken urteko ikasleak edo azken lau urte akademikoetan (2003-04; 2004-05; 2005-06; 2006-07) diplomatura amaitu duten maisuak izan beharko dira.
Modu honetan, maisuek 2008ko irailaren 1etik 2009ko abuztuaren 31 artean gutxienez 12 asteko iraupeneko, eta asteko 20 ikastorduko ingelesa hobetzeko ikastaroa egiteko eta egonaldirako diru-laguntzak jasoko dituzte.
Hizkuntzen irakaskuntzari bultzada
Sorkuntza berriko beka hauen deialdia Hezkuntzaren Lege Organikoak atzerriko hizkuntzen irakaskuntzari ematen dion arreta berezian kokatzen da. Hori, haur-hezkuntzan hizkuntzen ikasketa goiztiarraren hastapena, lehen hezkuntzan orokortzea eta derrigorrezko bigarren hezkutzan bigarren hizkuntza bat sartzea bezalako neurrien bidez egiten da.
Zentzu honetan, laguntza berri hauek irakasleen hasierako prestakuntza eta prestakuntza iraunkorra hobetzea ahalbideratuko dute, irakaskuntzaren kalitatea eta hizkuntzen ikasketa bermatzeko funtsezko faktorea da.
Ikasle guztiek atzerriko bi hizkuntza jakiteko xedea betetzeko Europako Kontseiluaren gomendioei erantzuten dien neurri bat da

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri