Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

"Infanta Cristina" Imserso sarietarako hautagaitzak onartzeko epea ekainaren 30ean amaituko da

2008ko ekainaren 11

2008ko deialdia

  • Deialdiaren oinarriak web orrian daude eskuragarri www.seg-social.es/imserso
  • Komunikazioaren Saria 15.000 eurorekin hornituta dago eta adineko pertsonen edota menpekoen inguruko kazetaritza lanak balioetsiko ditu.

"Infanta Cristina" Imserso sarian parte hartzeko hautagaitzen onarpena 2008 ekainaren 30an amaituko da. Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (Imserso) joan den martxoan deitutako Sari hauek pertsona nagusien alde egindako lanean nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridikoei, mendekotasun egoeran dauden pertsonei eta zaintzen dituzten familiei zuzenduta daude.
"Infanta Cristina" sariak nazio-mailakoak eta iberoamerikarrekoak dira eta modalitate hauetan deitzen dira: Meritu Sozialaren Saria, Esperientzia Berritzaileen Saria; Azterketa eta ikerketa sozialen Saria; Teknologia Berriei eta Laguntza Teknikoei eskainitako IG+b Saria; eta Komunikzioaren Saria.
Sari hauen xedea gizartea adineko pertsona eta menpekotasun-egoeran dauden pertsonei eta zaintzen dituzten familiei eragiten dien arazoen inguruan sentsibilizatzea da. Horrez gain, beste xede bat hauen gizarte, lan eta familia integrazioa errazteko konponbideak bilatzeko ikerketa soziala eta teknikoa bultzatzea da.
Sariak ondorengo kategorietan deitzen dira:

  • Meritu Sozialaren Sariak ez du hornidura ekonomikorik, eta pertsona nagusien edo menpekotasun egoeran dauden pertsonei eta beraien familien zerbitzura dauden boluntarioek edo profesionalek egindako lana onartzen du publikoki.
  • Esperientzia Berritzaileen Saria 15.000 euroko hornidura ekonomikoa du eta bere edukiagatik, aplikatutako teknologiengatik edo pertsona nagusiei edota menpekoei zuzendutako garatutako progamen berrikuntzagatik esperientzia berritzaileak garatzen dituzten pertsona juridikoak saritzen ditu.
  • Azterketa eta Ikerketetara Sozialen Sariak 15.000 euro arteko hornidura du eta sari hauek zuzenduta dauden talden arretan espezializatuta dauden gizarte-zerbitzuen ezagutza eta hobekuntzan modu garrantzitsuan lagundu duten azterketa eta ikerkuntzak egin dituzten pertsona fisiko edo juridikoei zuzenuta dago.
  • Teknologia Berriei eta Laguntza Teknikoei eskainitako IG+b Sariak 15.000 euro arteko hornidura du eta adineko pertsonen eta menpekotasun egoeran dauden pertsonen eta beraien familien bizi-kalitatearen hobekuntzan laguntzeko edo inguruneetako erabilerraztasunerako I+G+b proiektuak egin dituzten pertsona fisiko edo juridikoak saritzen ditu.
  • Komunikazioaren Saria 15.000 eurorekin hornituta dago Modalitate honetan, pertsona nagusien, mendekoen, familia zaintzaileen edota talde horien gizarteratzearen inguruko prentsa-artikuluak, erreportajeak, irratsaioak, telebistako programak edota web orriak aurkeztu ahalko dira.

Imserso sarietan parte hartzeko interesa dutenek oinarriak Imsersoren web orrian aurkituko dituzte: www.seg-social.es/imserso.
Sariak Cristina Infantak emango ditu.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri