Leónen izandako EdeaN Sarearen nazioarteko topaketaren ondorioak
Estatuko Gizarte-Politikako idazkariak, Amparo Valcarcek, gaur Leonen hiri honetan antolatu den EDeAN Europako Sareak (European Desing for all e-Accessibility Network) antolatutako Erabilerraztasuna eta Guztiontzako Diseinua Europako Konferentzia itxi du. Estatu-idazkariarekin batera Angela Garabagiu Europako Kontseiluaren ordezkaria, Pier Luigi Emiliani EdeAn Sareko presidentea, Enrique Martínez Espainiako Komunikazio teknologien Institutu Nazionaleko (Inteco) zuzendaria, eta Paivi Tahkoallio Finlandiako Stakes Zentroko zuzendaria egon dira.
Bilera honetan, Valcarcek erakunde nazional eta europarretako 200 aditu eta ordezkarik parte-hartu duten bi lan egunetako ondorioak aurkeztu ditu Valcarcek.
Parte-hartzaileek Europako erabilerraztasunaren eta guztiontzako diseinuaren egoeraren inguruan eztabaidatu dute eta materia honetan esperientzia berritzaileak aurkeztu dituzte. Eremu guztietan Guztiontzako Diseinua ezartzeko prestakuntza, berrikuntza eta enpresa teknologikoen lankidetza bultzatzeko apostua egin dute, hala pertsona nagusientzako eta ezinduentzako oztoporik gabeko gizarte bat lortzeko.
ERABILERRAZTASUNA ETA GUZTIONTZAKO DISEINUA EUROPAKO KONFERENTZIAREN ONDORIOAK
Decálogo de León por la accesibilidad
Zahartzea, garapen iraunkorra, aniztasunari arreta eta ingurumenaren babesa bezalako erronkak dituen gizarte aldakor batean bizi gara. Guztientzako diseinuak erronka hauei konponbide sortzaileak aurkitzeko tresna erabilgarri bat da.
Guztiontzako diseinuak gizarteak onartutako eskubideak bermatzeko funtsezko estrategia bat osatzen du.
Gobernuek eskubide hauen gozamen eraginkorra ziurtatzeko legeak eta politikak bultzatzeko eta garatzeko erantzukizuna dute.
Guztiontzako diseinua modu zabal eta oso batean ulertu behar da. Produktuak, inguruneak, teknologiak, zerbitzuak, eta orokorrean, gizartearen edozein eremu, pertsona guztiek erabili ahal izateko moduan egin behar dira, bakoitzaren gaitasunak, egoera eta aniztasuna kontuan izan gabe.
Erabiltzaileen parte-hartzea funtsezko alderdia da Diseinuaren prozesuak parte-hartzen duen fase guztietan .
Prestakuntza beharrezkoa da gizarteak guztiontzako diseinuaren printzipioak hartzeko behar duen jarreraren aldaketa sustatzeko. Aldaketa horren oinarriak eskoletan, unibertsitateetan, ikastetxeetan eta senitartean ezarri behar dira.
Unibertsitateek erantzukizun etiko garrantzitsu ba dute etorkizuneko profesionalen prestakuntzan. Guztiontzako Diseinua ikasketa plan guztietan egon behar da, titulazio guztietan. Gainera, unibertsitateak erabateko parte-hartzea ziurtatu behar du, baita diskriminazioa saihestu ere azpiegituretan, ikasmaterialetan, inguru birtualetan zein informazioaren eta komunikazioaren teknologietan. Bolognako Prozesuak helburu hauek betetzeko aukera ematen digu.
Guztiontzako diseinuak enpresek eta industriak aldakorra den eta behar anitzak dituen merkatuaren beharrei erantzuna emateko baliabide eraginkor bat ematea suposatzen du, horrez gain erantzukizun soziala betez.
Ekimen aintzindari eta aurreratuak hartu behar dira guztiontzako diseinuaren printzipioetan oinarritutako ondasunen, zerbitzu eta ekipoen, instalazioen, eta inguruen ikerketa eta berrikuntza bultzatzeko.
Informazioaren eta ezagutzaren gizartea proiektu osoa izan dadin pertsona denek teknologia berriek orain eta etorkizunean eskainiko diguten gaitasunaren onurak erabili eta parte-hartu ahal izan beharko dira.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa