Hezkuntzako Konferentzia Sektoriala
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak eta autonomietako hezkuntza sailburuek gure hezkuntza sistemaren lehentasunezko 10 helburuen inguruko akordioa lortu dute. Mercedes Cabrera ministroak gaur ospatu den Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren ostean egin den prentsaurrekoan esan duenez, eskola-porrotaren aurkako borroka da helburu gehienen ardatz nagusia, "edo gauza bera dena, ikasleen eskola-arrakasta lortzea".
Lehentasunezko 10 xedeak ondorengoak dira:
Administrazioek helburu horiek lortzeko proposamenak, ere erabaki dituzte, besteen artean, hauek nabarmentzen dira: Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak bultzatzea, Lanbide Heziketaren plazen eskaintza nahikoa bermatzea eta erdi-mailako heziketa zikloetan sartzen eta titulatzen diren ikasle kopuruaren hazkundeari laguntzeko beharrezko kanpainak egitea, edo ikastetxeen autonomia handiagoa izan dezaten bultzatzea eta familien parte-hartze handiagoari irekitzea.
Haur-hezkuntza
Bestalde, 3 eta 5 urte arteko ume guztiek haur-hezkuntzako plaza doain ziurtatuta izango 2008-09 ikasturtean, gaur Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean hartutako beste akordio bati esker. 1.340.000 ume inguru hartu ahal izango dituzte toki horiek. Gobernuak 428 milioi inbertituko ditu helburua lortzeko, beraz azken urteetan %145 handitu da. Honela, autonomia erkidegoen eta Gobernu Zentralaren finantzaketa konjuntuari esker, 2008-2009 ikastaroan haur-hezkuntzako bigarren zikloko hiru mailen doakotasuna beteta egongo da lehenengoz.
Sailburuek eta Ministroak haur-hezkuntzako bigarren etaparen doakotasuna finantzatzera zuzendutako kopuru honen autonomia erkidegoen arteko banaketa irizpideak onetsi dituzte.
2006ko maiatzean onetsitako LOEk hezkuntza-etapa honen doakotasuna ezarri zuen, eta gainera, hezkuntza lege batek etapa hau doakoa izateko Gobernu Zentralaren gastu konpromisoa begietsi zuen memoria ekonomiko batean. Honela, Estatuaren Aurrekontu orokorrek Autonomia Erkidegoen artean 890 milioi eurotako banaketa esleitu dute azken hiru urteetan.
Diruaren banaketa autonomia erkidegoekin egindako hitzarmenen bidez egiten da, irizpide hauen arabera:
Haur hezkuntzako bigarren ziklorako kredituaren banaketa:
| Autonomia Erkidegoak | Euroak |
|---|---|
| Andaluzia | 82.143.257 |
| Aragoi | 12.872.787 |
| Asturias | 8.702.451 |
| Balear Uharteak | 11.198.512 |
| Kanariak | 22.084.493 |
| Kantabria | 5.084.988 |
| Gaztela eta Leon | 23.256.502 |
| Gaztela-Mantxa | 20.917.656 |
| Katalunia | 71.089.840 |
| Extremadura | 11.132.884 |
| Galizia | 24.835.120 |
| Errioxa | 3.012.805 |
| Madril | 62.538.443 |
| Murtzia | 15.506.270 |
| Nafarroa | 6.258.240 |
| Valentziako Erkidegoa | 47.811.222 |
| Guztira | 428.445.470 |
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa