Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

MEPSYDek eta UHUNek hitzarmen bat sinatu dute irakasleak trebatzeko

2008ko ekainaren 12a

Guztira, 50.400 euro balio ditu

  • Unibertsitateak master eta unibertsitate-adituen bost ikastaro jarriko ditu martxan azaroan

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak (MEPSYD) eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED) irakaslegoarentzako prestakuntza jarduerak egiteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu du.
Akordioak MEPSYDek UNEDek antolatutako prestakuntza jardueretaren bat egingo duten irakasleen matrikularen zati bat ordaintzera zuzendutako 50.400 euro emango dituela ezartzen du.
Zehazki, datorren 2008ko azarotik aurrera ondorengo ikastaroak emango dira:

  • "Irakasleentzako Bide Heziketako Unibertsitate-Aditua".
  • "Gaitasun Handiko Ikasleen Diagnostikatze eta Hezkuntzako Unibertsitate-Aditua".
  • "Hezkuntzarako eta Ezagutzarako Teknologietan Masterra".
  • "Hezkuntza Informatikako Unibertsitate-Aditua".
  • "Kultura eta Genero Indarkeria Unibertsitate Masterra".

Ikastaro hauek funts publikoekin kudeatutako Espainiako ikastetxeetako irakasleei daude zuzenduta, betiere zuzeneko irakaskuntzan egiten badute lan eta alor hauetan ematen badute: haur-hezkuntza, lehen hezkuntza, derrigorrezko bigarren hezkuntza, batxilergoa, lanbide heziketa, hizkuntzen irakaskuntza, arte-irakaskuntza, kirol-irakaskuntza eta helduen hezkuntza.
Irakasle batek ikastaro hauek egin ahal izateko hitzarmenak ezartzen dituen irizpideak irakasle bezala daraman denborarekin lotuta daude.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri