Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Mercedes Cabrera: "Oinarri finkoen gainean eraikitako ezinduak artatzeko sistema sortu behar dugu"

2008ko ekainaren 19a

Ministroak Senatuan azaldu ditu legealdi honetarako bere politikak

 
  • Ministroak datorren astean gizarte-politikan eskuduntzak dituzten sailburu denekin bilera informal bat izango dute
  • Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko sistemaren kalitatea hobetzeko Batzorde Berezi bat sortuko du eta Legearen garapenaren ebaluazio pilotu bat egingo du

 

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol ministroak, Mercedes Cabrerak, gaur Senatuan jakinarazi du Batzorde Berezia sortuko dutela, Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko sistemaren kalitatea hobetzeko. Menpekotasunaren Legearen inguruan datozen hilabeteetan egingo den ebaluazio pilotuaren eremuan, Batzordeak sistemaren kudeaketa aztertuko du eta edozein jarduera administratibok izan beharreko eraginkortasun, efizientzia eta kalitatearen parametroetara egokitzen den egiaztatuko du.

"Hasierako fase honetan eraikuntza sendotasunez eta denbora askoan zutik mantentzeko oinarri onen gainean finkatutako sistema bat eraiki behar dugu", esan du Cabrerak. Horrez gain, Autonomia pertsonalaren Legeak bere garapena "anbizio handikoa eta konplexua den proiektu bat martxan jartzeak dituen zailtasun logikoekin" hasi duela gehitu du.

aholkulariekin

Bilera informala alderdietako Bat bultzadarako funtsezkoak Legera Autonomia pertsonalaren administrazioen artean lankidetza. da "Lege hau ez da inoiz eraginkorra izango Gobernuak eta autonomia erkidegoek lankidetza harreman estua izaten ez badute", ziurtatu du ministroak. Cabrerak, era berean, gizarte-politiketan eskumenak dituzten autonomia erkidegoetako sailburuekin bilerak egin ditu kargua hartu zuenetik. Gainera, Ministroak datorren astean legearen garapenaren egoeraren inguruan hitz egiteko bilera informal bat egingo du sailburu denekin.

Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren Informatika-Sistemari (SISAAD) dagokionez, Cabrerak sailburu batzuk jadanik dauden informatika-sistema autonomikoekin koordinatzeko zailtasunak dituztela azaldu du. "Ez da egokia mota honetako gaiak Legearen aplikazioan oztopatzea eta horregatik erabaki dugu Lurralde-Kontseiluari Politika Publiko eta Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Agentziak Informatika-Sistema ebaluatzea", azaldu du ministroak.

Familiak
Familien, nagusien eta adingabeen arretari dagokionez, Cabrerak Gobernuak ikuspuntu desberdinetatik kontziliazio eta erantzunkidetasunaren arloan aurreratuko duela esan du.

Ministerioak 3 urtetik beherako adingabeentzako kalitatezko arreta bultzatuko du Educa3 programarekin. Horretarako, 2008an 100 milioi euroko aurrekontua dago jada. Gainera, egoera zehatzetan dauden umeak zaintzeko aldi baterako laguntza-zerbitzuen sorkuntza erraztuko du.

Enplegu-sustapena
Ezintasuna duten pertsonei dagokionez, Ministroak bi lehentasunezko xede iragarri ditu: ezintasuna duten pertsonentzako garraioetara sarbidea izateko eta erabiltzeko erabilerraztasun eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak, eta enplegu-sustapena (horretarako jada Lan eta Inmigrazio Ministerioarekin hitz egiten ari gara) arautzeko Errege-Dekretu baten bidezko Aukera-berdintasun, Diskriminaziorik eza eta Erabilerraztasun Unibertsalari buruzko Legearen (LIONDAU) garapena.

Azken eremu honetan, Cabrerak hau azaldu du: "bi ildotatik lan egingo dugu, lanik egiten ez duten pertsona ezinduen artean enplegua sustatzen saiatzea eta lanpostu bat duten pertsona ezinduen enpleguaren kalitatea defendatzea, enplegu duin bat izateko arduratuz".

Hezkuntza eta Kirola
Hezkuntza eremuan, Ministroaak joan den hilabetean Diputatuen Kongresuan azaldutako konpromisoak errepikatu ditu. Irakaskuntza tekniko-profesionak bultzatzea, hezkuntza sistemaren aldizkako ebaluazioa eta Gobernuak bekekin eta uztea murriztearekin duen konpromisoa bere lehentasunen artean daude.

Kiroletan, jarduera profesionalaren bultzadarekin jarraitzeaz gain, Mercedes Cabrerak kirol jardueretara sarbide unibertsala izateko xedea duen Gorputz Jarduerako eta Kirol Gaietako Plan Integralaren martxan jartzea nabarmendu du. Plana batez ere haurrei, nerabeei, eskolarako adina duten gazteei eta adin larrikoei eta ezintasunak dituztenei dago zuzenduta.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri