Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

MEPSYDek eta Extremadurako Juntak atzerriko hizkuntzen elkarrizketa-laguntzaileen kontratazioa bultzatzen dute

2008ko ekainaren 06a

Ingelesez eta portugaleraz

  • Gehienez ingeleseko 68 elkarrizketa laguntzaile eta portugalerako bat sartuko dira Extremadurako ikastetxeetan Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren eta Juntaren artean sinatutako hitzarmen bati esker.

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak (MEPSYD) eta Extremadurako Juntak hitzarmen bat sinatu dute erkidego horretako ikastetxeetan elkarrizketa-laguntzaileen kopurua handitzeko. Guztira, gehienez ingeleseko 68 elkarrizketa laguntzaile eta portugalerako bat kontratatuko dituzte 2008-2009 ikasturterako. Guztiak urtero Extremadurari, guztizko kargua Ministerioaren aurrekontuek dutelarik, esleitzen zaizkion 23 elkarrizketa laguntzaileri gehituko zaizkie.
Neurri honekin atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikasketa bultzatzen da Extremadurako ikastetxeetan. Honela, legealdi honetan Espainia guztian 8.000 elkarrizketa laguntzaile lanaldi partzialean kontratatzeko finkatutako xedean aurrera egiten da.
Hitzarmenak ezartzen duenaren arabera, Espainiak Austria, Belgika, Txina, Frantzia, Irlanda, Portugal, Alemaniako Errepublika Federala, Erresuma Batua eta Zeelanda Berriarekin dituen aldebiko lankidetza hitzarmen kultural, Zientifiko eta Teknikoen eta Estatu Batuekin eta Kanadarekin sinatuta dituen Zirkularren bidez Ministerioa da elkarrizketa laguntzaileak aukeratu eta emateko arduraduna.
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren lehentasunezko politiketako bat atzerriko hizkuntzen azterketa eta ikasketaren errefortzua da. Autonomia erkidegoekin lankidetzan lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzako hizkuntza murgilketako ikastaroak, lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako eta DBHko lehenengo mailako ikasleentzako udalekuak eta irakasleek atzerriko hizkuntzetan hezkuntza konpetentziak hobetzera zuzendutako PALE (Atzerriko Hizkuntzetarako Laguntza Programa) programa garatzen dira.
Halaber, beste behin autonomia erkidegoekin lankidetzan, Hizkuntza Eskola Ofizialen Errefortzu-Programa garatzen da, ingeleseko ikastaroen eskaintza handitu ahal dezaten. Atal horretan Estatu osoan 30 milioi euro inbertitzea aurreikusi dute, aurreko urtearen hirukoitza, eta 795.000 Extremadurarako dira.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri