Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Mercedes Cabrerak ezintasun-politikaren ardatzen artean irisgarritasuna, hezkuntza eta enplegua bultzatzea nabarmendu ditu

2008ko ekainaren 26a

Kongresuko Ezintasun Batzordean egindako hitzaldia

  • Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak behar bereziak dituzten ikasleriaren inklusioaren indarberritze Plana jarriko du martxan.
  • Gobernuak Pertsona Ezinduentzako Lanbide Estrategia Globala onetsiko du laneratzea bultzatzeko.
  • Aukera-Berdintasun, Diskriminazio Ezaren eta Irisgarritasun Unibertsalaren Legearen garapena bultzatuko da eta erabilerraztasunaren inguruko ikerketa bultzatuko da.
  • Pertsona ezinduen aldeko politikak 2008-2011 Ezintasuna duten Pertsonen III. Ekintza-Planean integratuko dira.

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroa, Mercedes Cabrera, gaur Diputatuen Kongresuaren Ezintasunaren Batzordean agertu da ezintasunaren arloan bere sailak dituen oinarriak azaltzeko.
Bere esku-hartzean, Mercedes Cabrerak azken urteetan "Espainia ezintasuna duten pertsonen aldeko Legeriaren nazioarteko abangoardian" kokatu dela eta ezintasuna duten pertsonen eskubideen inguruko orain dela gutxiko NBEren Hitzarmenaren herrialde bultzatzaileetariko bat izan dela gogorarazi du.
Ezintasunaren inguruko politikak Gobernua Autonomia Erkidegoekin, gizarte-eragileekin eta ezintasuna duten pertsonen mugimendu asoziatiboarekin lankidetzan egiten ari den Ezintasuna duten Pertsonen III. Ekintza-Planean kokatuko dela azaldu du ministroak.
Gobernuko arduradunak plan honen ardatzak irisgarritasun unibertsalaren, hezkuntzaren, enpleguaren eta bizitza independientearen sustapena direla azpimarratu du.
Erabilerraztasuna
Guztiontzako erabilerraztasunari eta diseinuari dagokionez, Mercedes Cabreak ikerketa modu honetan sustatzen jarraitzearen aldeko apostua egin du.
Horrela, ministroak Ezintasunaren Errege Patronatuaren menpe dauden Leoneko Teknologien Zentro Nazionalak (Centac) edo Espainiako Azpititulazio eta Audio-deskripzio Zentroak (Cesya) egiten duten lanaren inguruan hitz egin du.
Gainera, Gobernuak Aukera-Berdintasun, Diskriminaziorik Ezaren eta Ezintasuna duten Pertsonen Irisgarritasun Unibertsalaren Legea garatzen jarraituko duela azaldu du.
Hezkuntza
Hezkuntzari dagokionez, Mercedes Cabrerak azken urteetan "orohar hezkuntza sistemako ezintanduen integrazioan aurrerapen handiak" egon direla esan du. Hala ere, hau gogorarazi du: "oraindik oztopo handiegiak daude derrigorrezko hezkuntzaren ostean". 2006-2007ko Eskola-Kontseiluaren azken txostenaren arabera, ezintasuna duten ikasleen %9 goi-hezkuntzara iristen da.
Hori dela eta, Gobernuak Hezkuntza-behar berezidun ikasleen inklusioaren indarberritze Plana martxan jarriko duela iragarri du ministroak. Plan hau administrazio eskudunen eta mugimendu asoziatiboaren lankidetzarekin diseinatuko da.
Mercedes Cabrerak materia honetan irakaslegoaren prestakuntzak duen paper "erabakigarria" azpimarratu du. Arrazoi honegatik, Haur eta Lehen Hezkuntzako Maisuen unibertsitate titulu berriek eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko Irakasleen Prestakuntza Masterrek hezkuntza-behar bereziak barne hartzearen garrantzia azpimarratu du.
Enplegua
Enpleguari erreferentzia eginez, ministroak Gobernua zenbait departamentu ministerialek gizarte-eragileekin eta ezintasuna duten pertsonen mugimendu asoziatiboarekin lankidetzan egiten ari diren Mendekotasuna duten Pertsonen Enpleguarentzako Ekintzako Estrategia Globala zehazten ari direla iragarri du.
Estrategiak bi lehentasunezko lerrotan lan egingo du:

  • Enpleguaren sustapena jarduerarik gabeko pertsona ezinduen artean.
  • Jada lanpostu bat duten pertsona ezinduentzako lanbideren kaltatearen defentsa.

Gainera, Mercedes Cabrerak, langabezia egoeran dauden emakume ezinduei arreta berezia eskainiko zaiela azpimarratu du.
Bizitza independentea
Azkenik, ministroak ezintasunaren inguruko politika guztien azken helburua ezintasuna duten pertsonek autonomia osoa eta bizitza independientea izatean zentratzen dela azpimarratu du. "Pertsona ezinduei aukeratzeko aukera; bere bizitza pribatu, profesional edo familiarraren, hezkuntzaren sarbidearen, leku publiko eta pribatuen lanbideen, aisiaren eta kirolaren inguruan erabakitzeko aukera ziurtatu behar diegu.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri