Ministerioak 1,6 milioi euro inbertitu ditu irakasleentzako udako ikastaroetan
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroak, Mercedes Cabrerak, gaur goizean, Santanderreko Palacio de la Magdalenan Ministerioak Menéndez Pelayo nazioarteko Unibertsitatearen (UIMP) udako ikastaroen eremuan antolatutako irakasleen prestakuntza ikastaroen inaugurazio ofiziala presiditu du.
Ministroak "egunero zuen lanean jartzen duzuen ilusioa eta daukazuen esperientzia eta metatutako ezagutzarekin ez konformatzea eta egunez egun hobetzen saiatzea" eskertu die irakasleei. Horrez gain, Cabrerak ministro bezala duen konpromisoa "gizarte guztia oso harro egon behar den eta egunero egiten duzuen izugarrizko lan horretan sostengua emateko eta denek prestakuntza eta trebakuntza hobea izateko aukera izan dezazuen bermatzea" da. Cabrerak Santanderreko egoitzako 5 ikastaroetan inskribatutako DBH eta Batxilergoko irakasleak agurtu ditu.
"Gure ikasleak etorkizuneko gizartea eraikiko duten herritarrak izango dira eta, beraz, gure maisuek beharrezko ezagutzak eta tresna didaktikoak izan behar dituzte datozen belaunaldiak XXI. mendeko Espainia definitzen duten balore demokratikoetan hezi ahal izateko", nabarmendu du ministroak.
Cabrerak irakaslegoaren hasierako prestakuntzaren balioa azpimarratu du. Honela, Hezkuntzako titularrak irakasleen oinarrizko prestakuntzarako lehen hezkuntzako eta haur-hezkuntzako maisu graduko titulu berrietan, eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasle izateko masterrean izango duen garrantzia gogoratu du.
Aurten UIMPen 16 ikastaro egingo dira Santander eta Cuencako egoitzetan. Ezagutzak hobetzeko edo berritzeko Espainia osoko 700 irakasle inguru joango direla aurreikusten da. Guztira, Ministerioak udako 40 ikastaro antolatu ditu. 1,6 milioi inbertitzen dira eta 2.000 bat irakalsek hartu ahal izango dute parte.
Etengabeko prestakuntzari dagokionez, LOEren materia berrien prestakuntza disziplinar, pedagogiko eta didaktikoa eta ekitatea, kalitatea eta eskola-arrakasta indartzeko eta hobetzeko xedearekin Ministerioak antolatutako Etengabeko Prestakuntza-Planak nabarmendu ditu Ministroak. "Datozen egunetan garatuko diren ikastaro hauek gure maisuek aurre egin behar dioten behar eta eskaera berriei" erantzuna emango diela esan du.
Irakasleen estatutua
Ministroak Irakaskuntzako Funtzionario Publikoaren Estatutuari buruz hitz egiten amaitu du bere esku-hartzea. "Ministerioa Estatutuko zuen ordezkariekin adosteko beharraz kontzientzeak gara", esan du. "Irakasleen lan-baldintzak eta hezkuntza sistema bere orokortasunean hobetzeko oso erabilgarria da", azpimarratu du Cabrerak. Horrez gain, laster Ministerioa sindikatuekin "Estatutu hau zuzendu behar duten ideiak komunean jartzeko" harremanetan jartzen hasiko dela iragarri du.
40 formakuntza ikastaro
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak urtero maisu eta irakasleen etengabeko prestakuntzarako udako ikastaroak antolatzen ditu. Hauei matrikularako, mantenurako eta, behar bada, bizilekurako beka bat ematen zaie. Aurten guztira 40 ikastaro antolatu dira, 1,6 milioi euroko aurrekontuarekin. Guztira Espainiako 2.000 bat irakasle joaten diren ikastaro hauek erakunde desberdinen lankidetzarekin egiten dira:
Ekainaren 23tik 27ra, UIMPek 12 ikastaro ematen ditu, horietako 7 Cuencan ospatzen dira eta Haur eta Lehen Hezkuntzako maisuei eta Orientatzaileei zuzendutakoak eta beste 5ak Santanderren ospatzen dira eta DBH eta Batxilergoko irakasleei zuzenduta daude, eta horiekin egon da gaur Ministroa.
Irailaren 8tik 12ra UIMPen irakasleentzako prestakuntza ikastaroak egingo dira berriro ere, "Respuestas a las demandas sociales: los nuevos títulos de formación profesional" izenburu generikopean. Lanbide Heziketako eskolak ematen dituzten irakasleei zuzendutako beste 4 ikastaro izango dira.
Horrez gain, Ministerioak Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalarekin (UNED) lankidetzan, irakaslegoaren prestakuntzarako 7 ikastaro gehiago antolatu ditu. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra izango dira eta DBHko, Batxilergoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Arte-Irakaskuntzetako irakasleei zuzenduta daude.
Madrilgo Unibertsitate Konplutentsearen Fundazio Orokorrarekin DBH eta Batxilergoko irakasleei zuzendutako beste 7 ikastaro antolatu ditu Ministerioak. Hauek ekainaren 7tik 11ra ospatuko dira El Escorialen (Madril).
Irailaren 8tik 12ra, Gaztela eta Leoneko Universidades Fundazioaren lankidetzarekin Ministerioaren udako 6 ikastaro ospatuko dira Segovian. Ikastaroak Lehen eta Haur Hezkuntzako maisuentzako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleentzako eta hezkuntza eta psikopedagogia orientazioko taldeetako irakasleak eta arreta goiztiarrean lan egiten dutenentzako dira.
Ministerioak Ondare Nazionalarekin batera, Historia edo Artearen Historiako irakasleentzat ere 2 ikastaro antolatu dituzte. Hauek Real Sitio de La Granjan (Segovia) ospatuko dira ekainaren 30etik uztailaren 4ra eta Jarandilla de la Vera/Yusteko Monastegian (Caceres) irailaren 15etaik 17ra.
Azkenik, Zaragozan 2 ikastaro antolatu dira, Expo 2008 dela eta. Bat ekainaren 30etik uztailaren 4ra ospatzen da eta "Agua y sostenibilidad: recursos, riesgos y remedios" izena du. Bestea uztailaren 14tik 18ra ospatzen da eta "El agua: riqueza, cultura y ornamento” izena du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa