Bigarren hezkuntzako irakasleen masterraren inguruko foroa inauguratu du
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, "haur-hezkuntzako eta lehen hezkuntzako maisu graduko ikasketak eta Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko beharrezkoa den masterra, irakasleen lanbidearen onespen, babes eta balorazio sozialaren onerako izango diren titulazioak" direla nabarmendu du.
Valladolideko Unibertsitateak Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioarekin lankidetzan antolatutako Bigarren hezkuntzako Irakaslearen Masterraren inguruko Eztabaidaguneak, titulazio berriaren inguruko gogoeta izatea suposatzen du. Titulazio berri hau 2009tik aurrera exijituko zaie BIgarren Hezkuntzako etorkizuneko irakasleei, Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren barruan.
Inaugurazioan, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak gaur egun, irakasle lana "inoiz baino konplexuagoa eta osoagoa" dela onartu du. Horregatik merezi duen onespena eta ospea ere beste une batean baino handiagoa izan behar da". "Irakasleak hezkuntza sistemaren ardatz bezala kokatzea" lehentasun nagusietako bat dela azpimarratu du.
Halaber, Almuniak zera azaldu du: "irakasleak profil berri bati erantzun behar dio, gaur egungo garaira egokituz. Jada ez da ezagutzak trasmititzen dituen aditua bakarrik. Orain ikasleak ezagutzaren bilaketan gidatzen dituen orientatzailea eta hezitzailea ere bada".
Era berean, Eva Almuniak irakaslegoaren prestakuntzaren garrantzia azpimarratu du eta, zentzu honetan, zera azaldu du: "legealdi berri honetan XXI mendeko gizartearen eskuduntza propioekin bat datorren prestakuntza modelo berrien diseinuan espezifikoki lan egingo dugu: hizkuntzak, teknologia berriak edo multikulturalitatea. Autonomia Erkidegoekin batera egingo dugu lan hezitzaileak prestatu ahal izateko eta beraien lanbiderako baliabide onenak irakasleen zerbitzura jartzeko".
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa