Ingelesez, frantsesez, alemanieraz eta txineraz
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak (MEPSYD) eta Galiziako Xuntak hitzarmen bat sinatu dute erkidego honetako ikastetxeetan elkarrizketa laguntzaile kopurua handitzeko. Guztira, 2008-2009 ikasturterako gehienez ingeleseko 29 elkarrizketa laguntzaile, frantseseko zazpi, alemanierako zazpi eta txinerako bi kontratatuko dira. Hauek guztiak urtero Galiziari esleitzen zaizkion 36ei gehituko zaizkie, Ministerioaren aurrekontuaren kargura.
Neurri honekin atzerriko hizkuntzen ikasketa eta irakaskuntza bultzatzen da Galiziako ikastetxeetan. Honela, legealdi honetan Espainia guztian 8.000 elkarrizketa laguntzaile lanaldi partzialean kontratatzeko finkatutako xedean aurrera egiten da.
Hitzarmenak ezartzen duenaren arabera, Espainiak Austria, Belgika, Txina, Frantzia, Irlanda, Portugal, Alemaniako Errepublika Federala, Erresuma Batua eta Zeelanda Berriarekin dituen aldebiko lankidetza hitzarmen kultural, Zientifiko eta Teknikoen eta Estatu Batuekin eta Kanadarekin sinatuta dituen Zirkularren bidez Ministerioa da elkarrizketa laguntzaileak aukeratu eta emateko arduraduna.
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren lehentasunezko politiketako bat atzerriko hizkuntzen azterketa eta ikasketaren errefortzua da. Autonomia erkidegoekin lankidetzan Lehen Hezkuntzako seigarren mailan dauden ikasleentzako murgiltze linguistikorako ikastaroak, Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailan eta DBHko lehenengo mailan dauden ikasleentzako udalekuak garatzen dira, baita atzerritar hizkuntzetan gaitasun linguistikoa hobetzeko irakaslegoari zuzendutako PALEa (Atzerriko Hizkuntzen Laguntzen Programa) ere.
Halaber, autonomia erkidegoekin lankidetzan, Hizkuntza Eskola Ofizialetan Errefortzu Programa ere gauzatzen da, ingeleseko ikastaroen eskaintza areagotzeko aukera izan dezaten. Atal honetan, Estatuarentzat 30 milioi euroko inbertsioa ezarrita dago, aurreko urtean baino hiru bider gehiago, eta kopuru honetatik Galiziarako 1.780.000 euro izango dira.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa