Estatuko Eskola Kontseiluak (CEE) 2006-2007 ikasturteari erreferentzia egiten dion urteroko hezkuntza sistemaren egoeraren eta egokieraren inguruko txostena onetsi du. CEEk, beste gauza batzuen artean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) bukatzeko helburua lortzen ez duten ikaslentzako "Administrazioek ikastetxe guztietan Hasierako Lanbide Prestakuntzara sartzeko eskaintza nahikoa izatea bermatzeko ahalegin maximoa egitea" eskatzen du.
Hau Estatuko Eskola Kontseiluaren Udalbatzaren lehen bilera izan da. Orain 100 kide baino gehiagok osatzen du, 2007ko ekainean bere egitura berria onetsi zenetik. Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroa, Mercedes Cabrera, atzo aholkulari berriei ongietorria emateko bileraren hasiera joan zen. Sailburu berri hauen artean, eskola-kontseilu autonomikoetako ordezkariak nabarmendu daitezke. "Zuei esker gaur egun Eskola-Kontseilu aberatsago, pluralago, ordezkakorrago, eta beraz, jakitunagoa dugu", esan du ministroak.
"Gaur egun eskola-elkartearen gunea zarete eta denok gaude zuen diagnostikoaren zain", baieztatu zien Cabrerak aholkulariei. Horrez gain, ministroak hezkuntza sistemaren diagnostikoa egokitua eta zentzuzkoa izatea garrantzitsua dela gogoratu zuen, "baina oraindik gehiago da Administrazio denei eskola-elkarteak ematen digun hobekuntza proposamenak adostasun nahikoa izatea da". "Zentzu honetan erantzunkizun handia duzue", azpimarratu du.
Hobekuntza proposamenak
Kontseiluak hezkuntza sistemaren inguruko urteroko txostena onetsi du. Honek, alderdi askotan aurrerakuntza handia egiteko aukera eman duten Herri Administrazioek eta eskola-ekarteko sektore desberdinek egindako ahaleginak aintzatesten ditu. Aldi berean lehentasunezkoak iruditzen zaizkion arazoen inguruan arreta jartzen du eta Estatuko agintariei horri lehentasunezko arreta jartzea eskatzen die.
Alderdi garrantzitsuenen artean, eskola-elkarteak irakaslegoaren hasierako eta etengabeko prestakuntzaren hobekuntza eta oinarrizko eskuduntzak eta irakasleen lanaren begirunearen indartzea eskatzen du.
CEEk lehentasunezkotzat duen neurrietako bat Haur-Hezkuntzako Lehen zikloko hezkuntza izaera bermatzea eta Bigarren zikloarekin lotura izatea da. LOEn Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako proposatutako irakurketa sustatzeko neurriak zorroztasunez garatu eta ezartzeko ere eskatzen da. Kontseiluak, Ebaluazio Erakundearen bidez, oinarrizko eskuduntzen egoera eta aurrerapena ebaluatzeko eskatzen dio Hezkuntza Ministerioari.
Horrez gain, hezkuntza Administrazioei adin goiztiarretik hizkuntzen ikasketa eta hizkuntzak menderatzeko irakaslegoaren hasierako eta etengabeko prestakuntza bultzatzeko eskatzen die.
Heziketa uzte goiztiarra
Txostenak garrantzia ematen dion alderdietako bat eskola-porrota eta eskola uztea esanguratsuki jeisteko premiazko neurriak hartzeko eskaera da. Horretarako, behar den lekuan eskola-elkarteak irakasle/ikasle ratioak gutxitzea, lanaren eta ahaleginaren kultura eta Lehen Hezkuntzatik laguntza eta errefortzuak emanez eragitea proposatzen du. DBHko titulazioa lortzen ez duen ikasleriarentzat, Kontseiluak Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak bultzatzeko ahalegin maximoa eskatzen die Administrazioei.
Horrez gain, aholkulariek DBHko titulazioa lortu ondoren Bigarren Mailako Irakaskuntza Nagusia lor dezaketen 18 eta 24 urte arteko ikasle-kopurua handitzeko ere eskatzen dute. Kontseiluak, bere zirkunstantzia propioetatik, Batxilergoan eta Prestakuntza-Zikloetan ikasle kopurua handitzeko jarraipen zuzentzaile bat aztertzeko eta egiteko eskatzen die Autonomia Erkidegoei. Derrigorrezkoaren ondoko hezkuntzaren hezkuntza-eskaintza lanarekin malguago eta bateragarriagoa izan dadila eskatzen da.
Bestalde, zonalde eta ikastetxe zehatz batzuetan hezkuntza laguntza behar duten eta gizarte-esklusioa eta izateko arriskua duten eta hezkuntza sisteman berandu sartzen diren ikasleen kontzentrazioa (atzerriko ikasleak) saihesteko eskatzen da. Kontseiluak, integrazioa eta hezkuntzaren kalitatea zailtzen duten ghettoak saihesteko eskolatze arrazionalaren politika bat eta osabidezko neurri egokiak proposatzen ditu.
Herritartasun eskolak
Estatuko Eskola Kontseiluaren udalbatzak onetsitako txostenak ikastetxeek bizikidetzaren jarraipen eraginkor bat egin eta sustatzeko eskatzen du, ikastetxeak herritartasun eskoletan bihur daitezen. "Ez da nahikoa ikasle-bizitza nahasten duten gatazkak eraginkortasunez saihestea, erantzunkizunetik, errespetutik eta elkartasunetik bizikidetza baten ohiturak eta printzipioak ere irakatsi behar dira", esaten du. Kontseiluak dei egiten du Genero Indarkeriaren Prebentziaren Lege Organikoak dauzkan aurreikuspenak azkartzeko eta handitzeko, ikasleriaren prestakuntza integralaren onerako.
Azkenik, txostenak gure hezkuntza sistemen konfiantza izatea beharrezkoa dela nabarmentzen du. Kontseiluak Estatuako Agintari, Autonomia Erdidego, Erakunde, Organismo eta gizarteari, bakoitzak daukan erantzukizunarekin, berdintasunezko kalitatezko heziketa bultzatzeko beharrezko ahaleginak egiteko eskatu die.
Aldaketa-proposamenak
Estatuko Eskola Kontseilua Espainiako hezkuntzaren gai garrantzitsuenetan, nazioartearekin alderatzean eta hobetzeko proposamenak egitean zentratzen da. Eranskin dokumental eta estatistikoak ere badauzka. Hauek hezkuntza sistemaren eboluzioa egiaztatzen uzten dute. Gehiengo osoz onetsitako hitzaldiaz gain, aholkulari batzuk proposatutako aldaketa-proposamenak onetsi dira. Guztira, 465 aldaketa-proposamen aurkeztu ziren eta 306 onartu ziren.
Onartutako aldaketa-proposamenen artean, hezkuntza agintariei Herritartasunerako Hezkuntzaren eta Giza Eskubideen inguruko objekzioa eskatuz deklaraziorik ez egiteko eta hezkuntza agintariei kalitatezko plaza publiko gehiago sortzeko eskaerak barne hartzen dira. "Eskola publikoa hezkuntza sistemaren ardatza" izan behar dela pentsatzen duen aldaketa-proposamena ere onetsi da. Halaber, Estatuko Eskola Kontseiluak "Gobernuari Vatikanoko Estatuarekin duen Konkordatua gainbegiratzeko eskatzen dio, erlijioak curriculumaren parte izan ez dadin".
Estatuko Eskola Kontseilua
Estatuko Eskola Kontseiluaren txostenak ez dira lotesleak. Kontseilua eskola-elkartearen parte-hartze eta hezkuntza agintarien aholkularitza organoa da. Gaur egun irakasleak, gurasoak, ikasleak, administrazioko langileak eta ikastetxeetako zerbitzuak, ikastetxe pribatuetako titularrak, sindikatuak, erakunde patronalak, Estatuko hezkuntza administrazioa, Unibertsitateak, toki erakundeak eta emakumeen elkarteak ordezkatzen diuzten 105 aholkularik eratzen dute Udalbatza. Horrez gain, udalbatzaren kontseiluan alor honetan ospetsuak diren 12 pertsonak eta Eskola-Kontseilu Autonomikoetako presidenteek ere hartzen dute parte.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa