Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Espainiako Erreginak Ezintasunaren Errege Patronatuaren bilera presiditu du

2008ko ekainaren 25a

  • Ezintasunaren eta Erabilerraztasunaren Reina Sofía Sariak deitu dira.
  • Mercedes Cabrerak Autonomia Erkidegoekin, gizarte-eragileekin eta mugimendu asoziatiboarekin ezintasuna duten pertsonen aldeko neurriak garatzeko elkarrizketa iraunkorra izatearen aldeko apostua egin du.

Sofía Erreginak Ezintasunaren Errege Patronatuaren Kontseiluko bilera presiditu du gaur Zarzuela Jauregian. Patronatu honetan, Gobernuak, Autonomia Erkidegoek eta ezintasuna duten pertsonen mugimendu asoziatiboek parte hartzen dute. Ekitaldira Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroa, Mercedes Cabrera, Gizarte-Politikako Estatu-idazkaria, Amparo Valcarce, zenbait sailburu autonomiko eta CERMIko ordezkariak ere joan dira, besteak beste.
Kontseiluaren aurreko bere esku-hartzean, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol minsitroak, mercedes Cabrerak, Ezintasunaren Errege Patronatuaren lana nabarmendu du eta erakunde hau "ezintasuna duten pertsonen aldeko politikak egiteko garrantzia handiko instrumentua" izango dela azpimarratu du.
Ministroak, azken urteetan, "Espainia ezintasuna duten pertsonen eskubideen inguruko legeriaren nazioarteko abangoardian" kokatu dela gogoratu du, eta Autonomia Erkidegoekin, gizarte-eragileekin eta ezintasuna duten pertsonen mugimendu asoziatiboekin "elkarrizketa iraunkor" bat izanez arau hauen garapena "bultzatzearen" aldeko apostua egin du.
REINA SOFÍA SARIAK 2008
Kontseiluak 2008ko Ezintasunaren Prebentzioaren eta Udalerrien Erabilerraztasunaren Reina Sofía Sarien berri eman du.
Ezintasunaren Prebentziorako Sarien xedea ezintasunaren arloko ikerketa zientifikoko etengabeko lana edo zientifikoki programatutako eta ebaluatutako lan sanitarioa saritzea da. Espainiar eta iberoamerikar hautagaitzek aipatutako 48.000 euroko saria eskuratzeko aukerak dituzte.
Udalerrietako Erabilerraztasun Sariek ezintasuna duten pertsonentzako erabilerraztasun unibertsalaren arloan etengabeko lana egin duten udalerriak saritzen ditu.
Espainiako udalerri denek hurrengo kategorietan parte-hartu dezakete:

  • 10.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak.
  • 10.000 eta 100.000 biztanle arteko udalerriak.
  • 100.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak.

ESPAINIAKO AZPITITULAZIO ETA AUDIO-DESKRIPZIO ZENTROA
Bestalde, Kontseiluak Errege Patronatuaren menpe dagoen Espainiako Azpititulazio eta Audio-Deskripzio Zentroaren (Cesya) azken jardueren berri eman du.
Zeinu-Mintzairaren eta Ahozko Komunikaziorako Laguntza Sistemaren Legearen aginduz sortutako, eta Ezintasunaren Errege Patronatuak eta Carlos III Unibertsitateak kudeatutako zentro honek, gorrentzako eta entzuteko urreitasuna duten pertsonentzako hurbilerrazak diren ikus-entzunezko lanen katalogo bat sortu du.
EZINTASUNAREN ESTATUKO BEHATOKIA
Kontseiluak Estatuko Ezintasunaren Behatokiaren matxan jartzearen gaia ere jorratu du. Ezintasuna.
Olivenzako (Badajoz) Bizitza Independientearen Erreferentzia Zentroan kokatuta egongo den Behatoki honen xedea, administrazio desberdinen, mugimendu asoziatiboaren eta entitate pribatuen arteko komunikazio iraunkor bat ezartzea da, ezintasuna duten pertsonen eta beraien familien informazioa, eskaerak eta tendentziak aztertu eta hedatzeko. Zentroa ezintasunaren eta bere lege garapenaren inguruko politiken ikerketa eta azterketa bateratu bat ahalbideratzen duen instrumentu bat ere izango da.
ERABILERRAZTASUN TEKNOLOGIEN ZENTRO NAZIONALA
Kontseiluak Leoneko Komunikazioaren Teknologien Institutu Nazionalean (Centac)kokatutako Erabilerraztasun Teknologien Zentro Nazionalaren (Centac) lehen lanei buruzko informazioa ere eman du.
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol eta Industria, Turismoe eta Merkataritza Ministerioek (Ezintasunaren Errege Patronatuaren bidez) bultzatuta dago zentroa eta ezintasuna duten pertsonentzako moldatutako teknologien estatuko erreferente bezala jaio da.
Proiektuan sektorean erreferentziazkoak diren zenbait enpresek parte hartzen dute (Dragados, El Corte Inglés, ONCE Fundazioa, Philips, Telefónica eta Vodafone, besteak beste). Hauek ezintasuna duten pertsonei eguneroko bizitza zailtzen dieten oztopoak desagertzeko ikerketa eta berrikuntzara bideratutako proiektuak garatzen dituzte.
Gainera, zentroak Espainiako erabilerraztasun teknologien nazioarteko ikuspena bultzatzen du, industriarekin I+G+i proiektuetako lankidetza prozesuak sustatuz.
ERABILERRAZTASUNAREN KONGRESU NAZIONALA
Azkenik, Errege Patronatuaren Kontseiluak Erabilerraztasunaren III. Kongresu Nazionalaren ospakizunaren berri eman du.
Ezintasunaren Errege Patronatuak, Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioak (FEMPA) eta ACS Fundazioak sustatutako Kongresua Malagan ospatuko da datorren irailean.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri