Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Kirola

Espainiako erregeek Kirolaren Sari Nazioanalak eman dituzte

2008ko ekainaren 23a

2007. urteko deialdia

  • Alberto Contador, Lionel Messi, Mayte Martínez, Rafael Trujillo, Pedro Ferrándiz eta Boleibol Maskulinoko Selekzioa izan dira saritu batzuk

Errege-erreginek, Kirolaren Sari Nazionalen sari-banaketa presiditu dute. Sari hauek Kirol-Kontseilu Gorenak deitzen ditu urtero urtean zehar lehiaketan edo kirolaren sustapenean gehien nabarmendu diren kirolariak, elkarteak eta beste kirol elkarteak saritzeko.

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol ministroa, Mercedes Cabrera, ekitaldira joan da, Kirolerako Estatu-idazkariarekin, Jaime Lizzavetzkyrekin batera.

Sariak Familia Errealak kirolaren munduarekin biltzeko egiten duen eta Madrileko Palacio Realen ospatu den ekitaldi tradizionalean eman dituzte.

Sari hauek dituzten hamaika kategoriak joan zen apirilaren 30ean erabaki ziren eta ondorengoak dira:

  • Reina Sofía Saria: Kiroletan azken urtean gehien nabarmendu den emakumezko kirolari espainiarra saritzeko, bai nazio-mailan, bai nazioartean.
    Saritua: Maria Teresa Martínez Jiménez (Atletismoa).
  • Don Felipe de Borbón saria: Kiroletan azken urtean gehien nabarmendu den gizonezko kirolari espainiarra saritzeko, bai nazio-mailan, bai nazioartean.
    Saritua: Rafael Trujillo Villar (Bela).
  • Espainiako Elena Infanta Saria: Urtean zehar kirol jardueretan noblezia edo joku garbia erakutsiz nabarmendu den, edo kiroletako indarkeria baztertzeko laguntza berezia eman duen pertsona edo elkartea saritzeko.
    Saritua: Albert Puig Ortoneda (F.C. Bartzelonako Alebinen entrenatzailea) .
  • Espainiako Cristina Infanta Saria: Kirol panoraman urtean zehar lortutako emaitza nabarmenak lortu dituen emakumezko edo gizonezko kirolaria saritzeko.
    Saritua: Alberto Contador Velasco (Txirrindularitza).
  • Comunidad Iberoamericana garaikurra: Nazioarteko kirol jardueretan urtean zehar gehien nabarmendu den kirolari iberoamerikarra saritzeko.
    Saritua: Lionel Messi (F.C. Bartzelonako jokalaria) .
  • Barón de Güell Kopa: Urtean zehar kiroletako panomaren errebelazioa izan den eta kiroletako jardueran nabarmendu den talde edo selekzio nazionala saritzeko.
    Saritua: Gizonezkoen Boleiboleko Espainiako Selekzioa.
  • Olimpia saria: Beraien kirol jardueragatik edo beste batzuen jardueren sustapenagatik ezindu fisiko, psikiko edo sentsorialen arteko kirol jarduera zabaltzeko eta hobetzeko lanean bereziki nabarmendu diren pertsona edo erakundeak saritzeko.
    Saritua: Andaluces Paralímpicos programa.
  • Stadium Kopa: Urtean zehar kirolaren promozio eta sustapen lanei emandako laguntza berezia egin duten pertsona edo erakundeak saritzeko.
    Saritua: Real Federación Española de Atletismo, "Torneo Jugando al Atletismo" bere ekimenagatik.
  • Kirol-Kontseilu Gorenaren saria: Kirolaren sustapenerako ekimenetan gehien nabarmendu den Espainiako Toki Erakundea saritzekora saritzeko, bai jardueren promozio eta antolaketan, bai kirol instalazioen horniduran.
    Saritua: Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioaren Kirol Batzordea.
  • Joaquín Blume garaikurra: Urtean zehar kirolaren promozioan eta sustapenean bereziki nabarmendutako Unibertsitateak saritzeko.
    Saritua: I.E. S. Ortega y Gasset (Madril).
  • Artetako eta Kiroletako Zientziei Aplikatutako Sari Nazionala Bere bizitza profesional osoan modu berezian lan bat egiteagatik edo jarduera fisiko-kiroletakoa zabaltzen edo bultzatzen lagundu duen profesionala saritzeko.
    Saritua: Pedro Ferrándiz González.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri