Hezkuntza Eskola Kontseiluen Europako Sarearen Madrileko Biltzarra
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroak, Mercedes Cabrerak, Eskola-Kontseiluen Europako Sarearen Madrileko Konferentzia inauguratu du gaur. Bere hitzaldian, Mercedes Cabrerak "gizartea entzutea guztion lana da eta horregatik da funtsezkoa Eskola-Kontseiluak egotea" nabarmen du. Ministroaren ustez, hezkuntza administrazio eta instituzio guztien arteko lankidetza hezkuntza sistemaren garapenerako tresna garrantzitsuenetakoa da.
Hori dela eta, Mercedes Cabrerak Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioa beti Estatuko Eskola-Kontseiluaren jarduera eta proposamei adi dagoela gogorarazi du. Horrez gain, Kontseiluaren lana aintzatetsi du, "hezkuntzako legeen eta bakoitzaren garapen dekretuen inguruko irizpenek bere edukia eta forma hobetzen" lagundu dutela esan du. Bestalde, "hezkuntza sistemaren inguruko urteroko txostenek Espainiako hezkuntzari eragiten dioten arazo eta gabezia batzuk detektatzen eta konpontzen" lagundu dutela ere esan du.
Ministroaren esku-hartzearen ideia nagusietariko bat "gizarte guztia hezkuntzaren hobekuntzan inplikatzeko" beharra izan da. Lan honetarako "ikasle, familia, irakaslego eta hezkuntzan interes zuzenena duten sektoreen parte-hartze aktiboa behar dugu". Ahalegin honetan "gure etorkizuna jokoan" dagoela gogorarazi du Ministroak.
Hain zuzen ere, irakaskuntzaren etorkizunari dagokionez, Europako Eskola-Kontseiluen arteko komunikazio arina izateko garrantzia nabarmendu du, "lotura hauek gure gizarteen kohesio soziala eta ekonomikoa sustatzeko Europan hezkuntza homogeneo baterantz aurreratzeko aukera" ematen digula esanez.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa