Ingelesez, frantsesez, alemanieraz eta italieraz
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak (MEPSYD) eta Errioxako Gobernuak erkidego honetako ikastetxeetan elkarrizketa laguntzaile kopurua handitzeko hitzarmen bat sinatu dute. Guztira, gehienez ingeleseko 21 elkarrizketa laguntzaile, frantseseko bost, alemanierako bi eta italierako bat kontratatuko dituzte 2008-2009 ikasturterako. Guztiak urtero Errioxari, guztizko kargua Ministerioaren aurrekontuek dutelarik, esleitzen zaizkion 10 elkarrizketa laguntzaileri gehituko zaizkie.
Neurri honekin atzerriko hizkuntzen irakaskuntza eta ikasketa bultzatzen da Errioxako ikastetxeetan. Honela, legealdi honetan Espainia guztian 8.000 elkarrizketa laguntzaile lanaldi partzialean kontratatzeko finkatutako xedean aurrera egiten da.
Hitzarmenak ezartzen duenaren arabera, Espainiak Austria, Belgika, Txina, Frantzia, Irlanda, Portugal, Alemaniako Errepublika Federala, Erresuma Batua eta Zeelanda Berriarekin dituen aldebiko lankidetza hitzarmen kultural, Zientifiko eta Teknikoen eta Estatu Batuekin eta Kanadarekin sinatuta dituen Zirkularren bidez Ministerioa da elkarrizketa laguntzaileak aukeratu eta emateko arduraduna.
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioaren lehentasunezko politiketako bat atzerriko hizkuntzen azterketa eta ikasketaren errefortzua da. Autonomia erkidegoekin lankidetzan lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzako hizkuntza murgilketako ikastaroak, lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako eta DBHko lehenengo mailako ikasleentzako udalekuak eta irakasleek atzerriko hizkuntzetan hezkuntza konpetentziak hobetzera zuzendutako PALE (Atzerriko Hizkuntzetarako Laguntza Programa) programa garatzen dira.
Halaber, beste behin autonomia erkidegoekin lankidetzan, Hizkuntza Eskola Ofizialen Errefortzu-Programa garatzen da, ingeleseko ikastaroen eskaintza handitu ahal dezaten. Atal honetan Estatu guztirako 30 milioi euroko inbertsioa dago aurreikusitako, aurreko urtekoaren hirukoitza. Hortik 241.000 Errioxarentzako dira.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa