Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

Marcelino Iglesias eta Mercedes Cabrerak 0-3 urte bitartekoentzako 1.200 plazako sorkuntza bultzatu dute.

2008ko urriaren 06a

Educa3 Planaren hitzarmenetako lehena sinatu dute

Ikusi irudia erresoluzio altuan Marcelino Iglesiasek eta Mercedes Cabrerak 0-3 urte bitarteko 1.200 plaza berri sortzea bultzatu dute.
E Planaren Logotipoa
  • Hitzarmenaren arabera, Gobernu Zentralak Aragoin 2,9 milioi euroko inbertsioa egingo du Haur Eskoletako azpiegitura eta handitze berrietarako
  • Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailak sinatzen duen hitzarmena, Gobernu autonomikoak garatutako familia-bizitza eta lan-bizitzaren bateratzea hobetzeko Hazkunde Estrategia Ekimenaren barruan kokatzen da.

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol ministroak, Mercedes Cabrerak, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Sailburuak, Maria Victoria Brotok, administrazio biek, hurrengo hileetan, Haur Eskola berrien sorkuntza eta jada Erkidego osoan, batez ere landagunean, abian dauden zentroen handitzea bultzatuko dutela adierazten duen hitzarmena sinatu dute, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako 1.200 ikaspostu berri sortuko dituen hitzarmena, hain zuzen.

Gobernu zentralak 2,9 milioi euro eman ditu Aragoirako, Haur udal-eskola sortzeko izapidea edo daudenei gehitzeko handitze planak hasi dituzten Aragoiko Udal eta Eskualdeei laguntzeko. Bere aldetik, Hezkuntza Sailak plaza berri hauen hezkuntza arretarako beharrezkoak diren irakasleria finantzatuko du 3 milioi euro baino gehiagorekin.

Gobernu biek izenpetutako hitzarmenak, Aragoiko eta bi eskualdeko, Monegros eta Sobrarbeko, 62 udalerritan 51 Haur Eskola berri sortzea eta 15 zentro handitzea ekarriko du.

Educa3aren lehenengoa

Hau da Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak autonomia erkidego batekin sinatu duen lehenengo hitzarmena aurreko abuztuan aurkeztutako Educa3 Planaren esparruan. Educa3 Planak helburu bezala, legealdian 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako kalitatezko haur-hezkuntzetako 300.000 plaza sortzea dauka. Horretarako, 1.087 milioi euroko aurrekontu orokorra dauka 2.012era arte. Horietatik Gobernu zentralak 130 milioi eman ditu 2008an.

Educa3 Plana helburu bikoitzarekin sortu zen: kalitatezko eskolatze goiztiarra sustatzea, ikasleen etorkizuneko eskola-arrakasta lortzeko funtsezko atala, eta era berean, familien bizitza eta lan-bizitza bateratzeko beharrari erantzutea.

Horregatik, gaur sinatu den hitzarmenak Educa3 Planaren diru-laguntzekin sortzen diren plazak bete behar dituzten kalitatezko gutxieneko baldintzak barne hartzen ditu. Baldintza hauen artean hurrengo hauek nabarmentzen dira: besteak beste, kokatuko diren eraikuntzak independenteak izan behar dutela, soilik eskola erabilerara bideratutakoak eta kanpotik sarbide zuzena dutenak, haien ezaugarri arkitektonikoek arazo fisikoak dituzten ikasleei sartzea eta haietatik mugitzea ahalbidetzea edo jolastokiak gutxienez 75 metro karratu izan beharko dituela.

Educa3 Planean gehitutako jardueren artean, haur eskolen eraikuntza, handitzea eta birmoldaketa dago, baina kontuan hartzen dira, halaber, espezializatutako teknikarien eta maisu-maistren prestakuntza hobetzea eta familien eta eskolen arteko harremana sustatzeko jarduerak. Bigarren ekimen honetarako Aragoik 2008an, gaur hitzartutako ia hiru milioi euroei eransten zaizkien 800.000 euro baino gehiago jasoko ditu.

Educa3 Planak Espainiako Gobernuaren derrigorrezkoaren aurreko eskolatzerako eskubidea zabaltzeko ahaleginarekin jarraitzen du, aurreko legealdian, Haur-Hezkuntzako bigarren zikloaren (3tik 6 urtera arte) doakotasuna bermatzeko 890 milioi euroko inbertsiokoa izan zenarekin, hain zuzen. Horretarako, Aragoik 26 milioi euro baino gehiago jaso zituen 2006 eta 2008 artean.

Hitzarmenak Udal eta Eskualdeekin

Bere aldetik, Aragoiko Gobernuak Haur-Hezkuntzako ziklo honetarako plaza publiko berrien etengabeko sorkuntzan dihardu 2002tik, Udal eta Eskualdeekin egiten dituen hitzarmenen bidez, 2008-2009 ikasturte honetan, 5.000 ikaspostu dituzten 137 zentrok osatutako Haur-Eskolen Sare Publikoa sortzea ahalbidetu duten hitzarmenak, hain zuzen.

0 eta 3 urte bitarteko hezkuntzarako bultzada honek Aragoiko Gobernuak, Erkidegoan, lan- eta familia-bizitzaren bateratzea bultzatzeko eta, batez ere, herriaren finkapena finkatzeko Hazkunde Estrategia Ekimeneko neurri nabarmenenetako bati erantzuten dio.

Plazen eskaera handiagoa

Aragoi da,0 eta 3 urteko ikasleen eskolatzearen ehunekoan, laugarren Autonomia Erkidegoa. Azken urteotan, familiek gero eta gehiago eskatu dituzte plaza publiko hauek, eta horrek bultzatu ditherri desberdinekin ikastetxe hauek abian jartzeko sinatu diren hitzarmenak.

Eskaera areagotzea islatu zen 2005-2006 ikasturteko datuetan. Zifra hauek adierazten dute Aragoin 2 urteko umeen eskolatze tasa %51,8koa eta Espainiako batezbestekoa %29,9koa dela.

Hitzarmena sinatu ondoren, Haur Eskolak sortuko diren edo Haur Eskoletan azpiegiturak berrituko diren herrien zerrenda gehitu da.

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri