Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Selektibitate berria objektiboagoa izango da, ikasleei erantzukizun gehiago eskatuko zaie eta emaitzak hobetzeko aukera emango du

2008ko azaroaren 14a

Ministro Kontseiluak arautzen duen Errege-Dekretua onetsi du

  • Aurten batxilergoan hasi diren ikasleak 2010eko ekainean, Unibertsitatean Sartzeko Proba berria egiten lehenak izango dira
  • Unibertsitateek erabaki ahal izango dute batxilergoko modalitatezko zein gaiek duten lehentasuna eta zeintzuk duten puntuazio handiagoa titulazio bakoitzean sartzeko
  • Lehenengoz Goi-mailako Lanbide Heziketako eta erregimen bereziko irakaskuntzetako titulua dutenak zuzenean sartu ahal izango dira Unibertsitatean, 40 urte baino gehiago dutenek, aldiz, haien lan esperientzia egiaztatuz egin ahal izango dute

Gobernuak, unibertsitatean ikasi nahi dutenarekin lotuta dauden gaien borondatezko proba baten bidez ikasleek haien nota hobetzeko aukera emango dien Unibertsitatean Sartzeko Proba (PAU) berria arautzen du.

Gainera, azterketen erantzunek ebaluazio irizpide objektiboak bermatu beharko dituen formatua izango dute eta aldez aurretik onartu eta ezagutaraziko dira. Honela, zuzenketa bidezkoagoa izango da eta ikasleentzako berme handiagoz.

Honela, PAU berria lehen aldiz egingo da 2010eko ekainean, ikasleak etorkizun akademikoa aukeratzeko duen heldutasuna baloratuko da eta ikasi nahi duen mailaren tituluari lotutako ezagutza ebaluatzen du. Gainera, atzerriko hizkuntzaren ahozko proba bat ere izango da, ingelesez, frantsesez, alemanez, italieraz edo portugesez 2011/2012 ikasturtetik aurrera.

Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol eta Zientzia eta Berrikuntza ministerioek egindako Errege-Dekretuak Goi-mailako beste ikaskuntza batzuk (Goi-mailako Lanbide Heziketa eta erregimen bereziko irakaskuntzak) egin dituzten ikasleak unibertsitatean zuzenean sartzeko prozedura, 25 urte baino gehiagokoentzako proba, laneko esperientziaren egiaztapenaren bidez 40 urte baino gehiagokoak Unibertsitatean sartzea eta, helduek prestakuntzarako aukera izan ditzaten, titulazio akademikorik edota laneko esperientziarik ez badute ere, 45 urte baino gehiagokoen sarrera ere arautzen du.

Errege-Dekretuaren lanketa prozesuaa egiteko autonomia erkidegoei, Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiari, Estatuko Eskola Kontseiluari, Unibertsitateen Kontseiluari, Herri Administrazioen Ministerioari eta Estatuko Kontseiluari aholkua eskatu zaie eta haien gomendio gehienak, prozesun zehar, gehitu egin dira.

Unibertsitatean Sartzeko Proba
Unibertsitatean Sartzeko Unibertsitate berria ikasleen aukerak areagotzeko, ikasleak nota hobea lortzen duen gaiak baloratzea eta batxilergoa eta Unibertsitatea zuzenago lotzeko aukera ematen duten bi fasetan dago bananduta.

Horrela, fase orokorrean, oraingo azterketan egiten den bezala, ikasle guztiek gai berdinak izango dituzte (gaztelania eta literatura, atzerriko hizkuntza, historia edo filosofia eta, hala balitz, hizkuntza ko-ofiziala) eta ikasleak berak aukeratutako gai bat ere izango da. Gai hau batxilergoan dauden hiru bideetako bati lotuta dagoen ikasgai espezializatua izango da (Arteak, Zientziak etaTeknologia, edo Giza eta Gizarte Zientziak).

Orain gertatzen den bezala, batxilergoko notaren (%60 balioko du) eta USPren fase orokorrean lortutako kalifikazioaren (%40 balioko du) arteko batezbesteko nota 5 baldin bada unibertsitatera sartu ahal izango dute, beti ere fase orokorrean gutxienez 4 puntu lortu badituzte.

Nota hobetzeko azterketak
Fase espezifikoak ikasleei plaza kopurua murriztu duten fakultateetan sartzeko eta unibertsitatean sartzeko nota hobetzeko aukera emango die.

 Borondatezko fase honetan ikasleek fase orokorrean aukeratutako modalitateen desberdinak diren beste ikasgai batzuk izango dituzte azterketagai, nahiz eta batxilergoan ikasi ez, eta gai hauek onartua izateko eskaera egin duen mailako ezagutzekin lotura izango dute.

Helburua bizitzan zehar birziklatzeko aukera izatea da eta batxilergoan aukeratutakoak ez dezala ikaslea baldintzatu betirako, eta ikasleak esfortzu handiagoa eginez emaitzak hobetzeko aukera izatea ere bai. Borondatezko proban lortutako notak bi urterako balioko du eta ikasleek nahi adina aldiz egin dezakete proba.

Fase berezi hau errazago antolatzeko Errege-Dekretuak 1 Eranskinean unibertsitate tituluen bost adarretako bakoitzera bideratzen duten modalitateko ikasgaien zerrenda dakar (Arteak eta Giza Zientziak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte Zientziak eta Juridikoak, Ingeniaritza eta arkitektura). Gainera, unibertsitate bakoitzak titulu jakinak lortzeko balio berezia duten ikasgaiak zeintzuk diren adierazi ahal izango du.

Honela, borondatezko azterketa bakoitzarekin ikaslearen azken notari puntu bat gehituko zaio, edo unibertsitateak ikasgai horri lehentasuna eman badio, bi puntu ere bai. Ikasturte bakoitzaren hasieran unibertsitateek euren ikasketetan lehentasuna duten ikasgaiak zeintzuk diren adieraziko dute, ikasleek etorkizunean egin nahi dutenaren arabera antolatu dezaten batxilergoa. Sistema honekin, ikasleak unibertsitatera hobeto prestatuta sartuko dira eta unibertsitate-ikasketak arrakasta handiagoz amaitu ahal izango dituzte.

Antolamendu Batzordea
Probaren diseinuan unibertsitateek, batxilergoko irakasleek, Autonomia Erkidegoetako ordezkariek eta adituek parte hartuko dute. Ikasturte bakoitzaren hasieran unibertsitate bakoitzeko batzordeak azterketa nolakoa izango den jakinaraziko du (galdera motak eta kopurua, kalifikatzeko irizpideak eta abar) ikasleak behar bezala presta daitezen.

Gainera, urtero hautaprobako emaitzen inguruko txosten bat egingo da Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean (Autonomia Erkidegoak eta Ministerioa).  

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri