2005etik, 58 milioi euro baino gehiago inbertitu dira
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol ministroak, Mercedes Cabrerak, gaur, aurten "Irakurketa informazioaren gizartean" gaiari buruzkoa den Santillana Fundazioaren Hezkuntzaren XXIII. Aste Monografikoaren inaugurazioa presiditu du. Hitzaldian, ministroak nabarmendu du "irakurle kritikoak" prestakuntza beharra eta gogorarazi du Hezkuntza Ministerioak, 2005etik, 58 milioi euro baino gehiago eman dituela eskolako liburutegien Hobetzeko Planerako. Ministroak iragarri egin du, gainera, 2009ko aurrekontuetan 10,5 milioi euroko partida egongo dela helburu honetarako.
"Ikastetxeetako liburutegiak beharrezkoak dira irakurketaz gozatzeko sustapenerako. Gure gazteak liburutegietara hurbiltzen baditugu, hauek haientzat ikasteko tokiak izateaz gain, gozatzeko guneak ere izango dira", nabarmendu du ministroak.
Cabrerarentzako "irakurketak gizaki guztien prestakuntzan leku garrantzitsua izan beharko luke", izan ere, ez da nahikoa umeek irakurtzen ikastea, baizik eta, orain dea 70 urte Libre de Enseñanza Erakundeko Manuek Bartolomé Cossiók esan zuen bezala, "irakurtzeko, gozatzeko eta irakurketaren bidez dibertitzeko" gogoak izan behar dituzte.
Ministroak azpimarratu du irakurketa familiatik eta ikasgeletatik sustatu behar dela, baina nabarmendu du ez dela nahikoa gazteek ikasgelan irakurtzera derrigortuta dauden liburuak irakurtzearekin. "Gure erronka gazteek irakurketa errealitatean murgiltzeko, hau argitzeko, gauzen zentzua ezagutzeko ezinbestekoa, eta era berean zoragarria, den bidea dela ulertzea da", esan du Cabrerak.
"Irakasleen betebeharra ezinbestekoa da hemen. Haiei dagokie haien ikasleei ezagutza helarazteko eta -are garrantzitsuagoa dena- haiek ezagutzeko duten gogoa indartzeko meritua. Irakurtzeko gogoa. Azken batean, haien jakinmina gordetzeko eta pizteko meritua". "Irakasleek ikasleei maiztasunez irakurtzeko gogoa piztu, irakurtzen dutena ulertzen eta haien sormena indartuz honen gainean hausnartzen lagundu behar diete. Irakurketak irudimena handitzen duelako".
Familiek ere seme-alabei gogoa piztu behar diete: "Liburuak edota egunkariak irakurtzeko ohitura dagoen etxe baten, errazagoa da gazteek irakurketagaz gozatzea lortzea", nabarmendu du Cabrerak.
Azken batean, "irakurle kritikoak prestatzeko bideratu behar ditugu gure indar guztiak. Gure ikasleei laguntza eman behar diegu haien bizitzako momentu bakoitzean zer irakurri behar duten erabakitzeko, eta erakutsi behar diegu irakurketari esker jende berria eta beste mundu batzuk ezagutu ahal dituztela, abentura apartak bizi ahal dituztela eta esperientzia harrigarriez gozatu dezaketeela", esan du ministroak.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa