Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gobernuak autonomien arteko Lanbide Heziketa berriaren hedapenerako 6 milioi euroko banaketa onetsi du

2008ko abenduaren 05a

Ministro Kontseilua

E Planaren Logotipoa

Ministro Kontseiluak Lanbide Heziketa berria bultzatzeko eta zabaltzeko jarduerak garatzeko sei milioi euroko banaketa onartu du.

Zehazki, finantzaketa honekin Estatu osoan, prestakuntza eskaintzako modalitate desberdinen, lan esperientziatik lortutako gaitasunen ebaluazio eta egiaztapenaren prozesua, ikasleentzako lanbiderako orientazioa eta Lanbide Heziketa eta Erreferentzia Nazionaleko Zentroak abian jartzearen hedapena eta informazioa bultzatuko dira.

Horiek guztiak Lanbide Heziketa modernizatzeko Ministroen Kontseiluak aurreko azaroaren 14an onartu zuen ibilbide-orrian dauden neurriak dira. Eta egun lan-munduko ordezkariekin eta parte hartzen duten Administrazioekin batera garatzen ari da.

Hezkuntza-ziklo hau etorkizuneko aukera da, 2020an Europako lan erdiek, behintzat, derrigorrezkoaren ondoko bigarren hezkuntza eskatuko dute, batez ere, Lanbide Heziketakoa. Azken batean, prestakuntza baxuko lanen garaia Europan bukatu egi da. Hezkuntzaren garaia da eta, bereziki, Lanbide Heziketarena.

Autonomi Erkidegoen artean egingo den kredituaren banaketa hurrengo koadroan zehazten da:

Autonomia Erkidegoa Aurrekontua (eurotan)
Guztira 6.000.000,00
MADRILGO ERKIDEGOA 472.931,81
GAZTELA-MANTXA 250.434,96
GAZTELA ETA LEON 353.552,86
ERRIOXA 79.525,63
ARAGOI 197.447,48
EXTREMADURA 157.455,22
KANTABRIA 115.415,45
VALENTZIAKO ERKIDEGOA 612.933,87
MURTZIAKO ESKUALDEA 180.995,86
EUSKADI 347.174,68
NAFARROA ERKIDEGO FORALA 110.384,02
GALIZIA 443.836,91
ANDALUZIA 1.090.329,95
ASTURIASKO PRINTZERRIA 186.687,28
KATALUNIA 935.597,70
ILLES BALEARS 158.054,42
KANARIAK 307.241,89

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri