Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gizarte-Politika

Gobernuak Kanarietan lagunduta ez dauden adingabe atzerritarren arretarako 15 milioi euro eman ditu

2008ko abenduaren 03tik

Espainiako Gobernuaren eta Kanariar Uharteetako Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza-hitzarmena

Ikusi irudia erresoluzio altuan Mercedes Cabrerak, Celestino Corbachok eta Kanarietako Gizarte-Politika, Gazteria eta Etxebizitzako sailburuak bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren lankidetzaren hitzarmena sinatu dute.
  • Hitzarmena Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol ministroak, Mercedes Cabrerak, Lan eta Inmigrazioaren ministroak, Celestino Corbachok, eta Kanarietako Gizarte-ongizate, Gazteria eta Etxebizitzaren Aholkulariak, Inés Rojasek sinatu dute

Gobernu zentralak, 2009an, 15 milioi euro emango ditu Kanarietako Autonomia Erkidegorako bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren arretarako, gau Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol ministroak, Mercedes Cabrerak, Lan eta Inmigrazio ministroak, Celestino Corbachok, eta Kanarietako Gizarte-Ongizate, Gazteria eta Etxebizitzako Sailburuak, Inés Rojasek sinatutako hitzarmenak ezartzen duenaren arabera.

Hitzarmenaren helburua Estatuko Administrazio Orokorraren eta Kanarietako Autonomia Erkidegoaren arteko lankidetza esparrua ezartzea da, artxipielagoaren kostaldera iristen diren bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren kopurua etengabe gehitzen ari delako.

Bai hitzarmenean parte hartu duten ministerioek bai Kanariar uharteetako Autonomi Erkidegoak kontuan hartzen dute Uharteen ezaugarri geografiko bereziek etorkinak heltzen jarraitzea errazten dute, eta horien artean bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak daude.

Hitzarmenean parte hartzen duten parteek, Kanariar uharteetako Autonomi Erkidegoa eta Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol eta Lan eta Inmigrazio ministerioek elkarrekin gainontzeko autonomia erkidegoetako Gobernuekin batera lankidetzan aritzea sustatzeko konpromisoa hartzen dute, bidaiderik gabeko adingabe atzerritarren tokialdaketa eta arreta adosteko. Alde biek Kanarietara iristen diren adingabe atzerritarren aldeko jarduerak garatzeko asmoa dute, horrela, haien jatorrizko herrialdera itzulera sustatuz eta, kasuan kasu, gure herrialdean gizarteratzea erraztuz.

Gainera, Kanarietako Gobernuak, Gobernuaren Ordezkaritza eta Ordezkariordetzei eta Adingabeen Fiskaltzari bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrak joango diren autonomia erkidegoetarako lekualdatzeen datu eta informazioak errazteko konpromisoa hartzen du.
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri