1.111 kalitatezko plaza hezigarri sortuko 0tik 3 urtera
Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministroak, Mercedes Cabrerak, eta Xuntako lehendakariordeak, Anxo Quintanak, Unibertsitateko Hezkuntza eta Orientazioaren conselleiraren, Laura Sánchez Piñónen, aurrean, gaur Madrilen Galiziako Xuntaren eta Estatuaren arteko lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Rede Galega de Escolas Infantís Galescolako 15 haur-hezkuntzako ikastetxetan guztira 1.111 plaza berri sortzeko.
Xuntak eta Estatuak 12,3 milioi euro inbertituko dituzte proiektu hauetan; hauetatik, Galiziako Gobernuak 7 milioi euro emango ditu eta Gobernu zentralak 5,3 milioi euro baino gehiago, zero urtetik hiru urtera bitarteko umeentzako haur-hezkuntzan plaza berriak sortzeko proiektua abian jartzeko.
Hitzarmenean ezartzen denaren arabera, Rede Galega de Escolas Infantís Galescolako zentro berriak Pontevedra eta A Coruñako probintzietako 14 udalerritan egongo dira eta 0 urtetik 3 urterako 20.000 umeengan eragin zuzena izango dute; kontuan hartu behar da udal erroldaren arabera Galiziako biztanleriaren adin tarte honetako %32a ordezkatzen dutela. Beraz, zentro berriak A Coruñako Ares, Culleredo, Ferrol, Ames, Melide, Noia eta A Coruña (2 Galescola) udalerrietan kokatuko dira; eta Pontevedrako Mos, Cangas, Cotobade, Silleda, Vilagarcía de Arousa, Tomiño eta Vigo udalerrietan.
Zentro berri bakoitzak hiru unitate izango ditu behintzat eta guztiek izango dituzte Galizian jada martxan dauden Rede Galescolako haur eskoletan zerbitzu, hornikuntza eta giza baliabide guztiak. Rede Galega de Escolas Infantís Galescola, Galiziako Servizos de Igualdade e Benestar Partzuergoak kudeatzen duena, familiako eta laneko bizitzaren arteko kontziliazioa errazteko haur-hezkuntza sare publiko bezala ulertzen da; eta honekin gurasoei haien seme-alabak kalitatezko hezkuntza inguruan hezitzeko aukera bermatu nahi zaie.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa