Mexikon ospatuta da
Óscar Uclés Cabezak, Ortografiako Hispanoamerikako IX. Lehiaketan Espainiako ordezkariak, Mexikoko hirian oraintsu egin den lehiaketa irabazi du. Sevillako Buen Pastor Ikastetxean ikasten duen Uclések ez zuen akatsik egin probetan.
Óscarrek Txile, Kolonbia, Kuba, El Salvador, Guatemala, Mexiko, Panama eta Dominikar Errepublikako ordezkariekin batera hartu zuen parte lehiaketan. Sari-banaketako ekitaldia aurreko astean egin zen Mexiko hiriko Chapultepec Gazteluan.
Hispanoamerikako finalera iristeko, Espainiako ikaslea Andaluziako Autonomia Erkidegoan egindako lehiaketako fasean irabazle izan zen, baita, 2008ko azaroaren 10ean, Liburutegi Nazionalean, Madrilen egin zen fase nazionalaren irabazle ere.
Fase nazionalean, Batxilergoko 2. mailako hogeita bi ikaslek parte hartu zuten Autonomia Erkidego guztietako ordezkari bezala, baita Ceuta eta Melillako Autonomia Erkidegoetako eta Andorra, Casablanca (Maroko) eta Neuilly-Sur-Seine (Frantzia) Espainiako atzerriko hiru zentroetako ikaslek ere. Finalista Ceutako IES Luis de Camoenseko Mariano Vallejos Mares izan zen.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa