Autonomia Erkidegoek emandako datuen arabera
Guztira 422.846 pertsona dira Dependentziaren Legearen onuradun, abenduaren 1ean Autonomia Erkidegoek emandako dauen arabera.
Onuradunen artean, guztira 350.963 mendekotasun handia duten pertsonatzat hartu dira eta 71.883izan dira, 2. mailako mendekotasun larria dutenak (egun, legeak babesten dituen gradu biak, honen aplikatu beharreko egutegiaren arabera). Mendekotasun Legearen arabera onuradun hauei gizarte-zerbitzuen edo prestazio ekonomikoen bitartez laguntzen zaie.
Onuradunek hurrengo zerbitzu eta prestazioak jasotzen dituzte, 2008ko abenduaren 1ean Autonomia Erkidegoen datuen arabera:
| Zerbitzu edo prestazioa | Onuradun kopurua |
|---|---|
| Telelaguntza | 9.820 |
| Etxez-etxeko laguntza | 32.236 |
| Eguneko/gaueko zentroetan plazak | 12.270 |
| Egoitzetan plazak | 58.960 |
| Prebentzio-zerbitzua eta autonomia pertsonala sustatzeko zerbitzua | 231 |
| Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa | 13.197 |
| Familia zaintzeagatik prestazio ekonomikoa | 109.287 |
| Laguntzaile pertsonala izateagatik prestazio ekonomikoa | 171 |
| Autonomia Erkidegoek zehaztu gabeko zerbitzu edo prestazioa* | 186.674* |
| GUZTIRA | 422.846 |
*Gobernuak Autonomia Erkidegoei eskatu die onuradun hauen zerbitzu edo prestazioak zehazteko.
Denpendentziaren Legeari buruzko Autonomia Erkidegoek, abenduaren 1ean, emandako datu guztiak Imsersoaren web orrian daude: www.seg-social.es/imserso
40.000 ALTA GIZARTE SEGURANTZAN FAMILIA ZAINTZAILEETARAKO
Senitartekoak zaintzeagatik prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten onuradunen artean (109.287, Autonomia Erkidegoen datuen arabera), guztira, 39.792k alta eman dute jada Gizarte Segurantzan, erakunde honek 2008ko abenduaren 2an emandako datuen arabera.
Dependentziaren Legeak ezartzen duenaren arabera prestazio ekonomikoa jasotzen duten altan emandako zaindarien Gizarte Segurantzako datuak Imsersoaren web orrian daude: www.seg-social.es//imserso.
MENDEKOTASUN LEGEAREN ESTATUKO FINANTZAKETAREN GEHIKUNTZA 2009RAKO
Espainiako Gobernuak, 2009an, 1.158 milioi euro emango dizkie Autonomia Erkidegoei dependentziaren legerako, aurten baino %33 gehiago, Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen proiektuaren arabera.
Honekin batera, Gobernuak Autonomia Erkidegoei ematen dien dependentziarako ezohiko 400 milioi euroak ere aipatu behar dira, Gobernuak oraintsu onartutako Ekonomia eta Enpleguaren Estimulurako Estatuko Funts Bereziaren arabera.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa