Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol ministroak, Mercedes Cabrerak, eta Galiziako Xuntaren Hezkuntza eta Antolamendu Unibertsitarioaren sailburuak, Laura Sánchez Piñonek, gaur goizean, Hezkuntzaren Lege Organikoa (LOE) ezartzen laguntzeko Planaren garapenerako lankidetza hitzarmena sinatu dute.
Hitzarmena, 13 milioi euro baino gehiagorekin, programa desberdinen funtzionamenduan aurrera doa. Programa guzti hauek LOEaren helburuak erraztera bideratuta daude. Helburuen artean irakasleen eta unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikasleen gaitasunen hobekuntza daude. Honela, 10.000 irakasle baino gehiago prestatu ahal izango dituzte, eta 600 ikastetxe publikotan eskola-arrakasta hobetzeko programak garatzeko aukera izango dute.
Gaur sinatuta hitzarmena betez, Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioak Galiziako Erkidegoari, 2008an, 5.205.721 euro emango dizkio. Xuntak 7.808.582 emango ditu. Hitzarmen honen iraunaldia 2009ko abenduaren 31n bukatuko da.
Eskola-arrakasta hobetu egin da
Horrela, gaur sinatutako dokumentuak eskola-arrakasta hobetzeko eta eskola uzte goiztiarra murrizteko ekimenak biltzen ditu, ikasleen errendimendu akademikoa hobetzeko helburuarekin eta, ondorioz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) titulatutako ikasle kopurua handitzeko helburuarekin.
Horrela, bi ekintza osagarri aurkezten dira. Lehenengoa ikastetxeetan bertan egiten da, jakintzagai instrumentalen errefortzuarekin (hizkuntza eta matematikak), eta arazo gehiago sorrarazten dituztenak. Azken hauetarako lehen hezkuntzako 50 ikastetxe berri aukeratuko dira. Eskola hauek, egun planaren barruan dauden 100 eskolekin batera sartuko dira.
Ekimen honen osagarri bezala, Galiziako hezkuntza-administrazioaren hitzarmen baten bidez, udaletxeekin batera, eskola-orduetatik kanpoko eskola-arrakasta indartzeko eta eskolara ez agertzea eta eskola uztea saihesteko ekimenak egingo dira, egun 168 udaletxetako 600 ikastetxe ingurutan egiten ari den ikastorduetatik kanpoko ikastetxeen zabaltze Programan.
Honela, hitzarmeneko ekimenetako batzuk, lehen hezkuntzako zentroetako orientazio talde kopuruaren zabaltzea dira; errefortzurako ikasgelak, sormenerako tailerrak eta ulermen eta adierazpen gaitasunak eragina duten komunikaziorako jarduerak abian jartzea. Gainera, ikasteko arazoetan orientatzeko, hauek detektatzeko eta konpontzeko neurri egokiak eta ikasleen gaitasun eta interesen araberako ikasketa bideak proposatzeko orientabide-departamentuen ekimenak ere badaude, bai bigarren hezkuntzako zentroetan, bai helduentzako hezkuntza zentroetan.
Irakasleen prestakuntza
Irakasleen prestakuntzarako programaren barruan, LOE curriculumaren gai berrien inguruko zabaltze eta informaziorako ekimenak egingo dira, hezkuntzarako eta metodologia egokitzeko praktiken eta ebaluazio prozesuen analisiaren inguruko hausnarketa ekimenak, hain zuzen. Jarduera hauek 2008/2009 ikasturtean zehar egingo dira, eta 225 izango dira guztira. Hezkuntza Sailak 9.600 prestakuntzarako plaza eskainiko ditu.
Gainera, Atzerriko Hizkuntzetarako Laguntza Programaren (PALE) eremuan, haur-hezkuntzako 100 irakasle, lehen hezkuntzako 150 irakasle, bigarren hezkuntzako 275 eta elkarrizketarako 120 laguntzailek atzerriko hizkuntzetan prestakuntza jasoko dute. Egingo diren ekimenen ibilibideak hiru fase ditu (hizkuntzaren ikastaro trinkoa eskola-orduan, irakasleen ordezkapenekin; hizkuntza ofiziala ikasten dena den herrialde batean hiru asteko egonaldia; eta, hirugarren fasean, atzerriko hizkuntza didaktikan eta beste irakasle batzuentzako eredu izan daitezkeen lanetan oinarritzen dena); berritasun bezala helburuko herrialdean irakaskuntza jardueretan parte hartzea barne hartzen duen sail elebidunetan parte hartzen duten irakasleentzako prestakuntza ibilidea; atzerriko egonaldiak; prestakuntza jarduerak Galizian; ahozko kalitatezko adierazpena errazteko elkarrizketarako laguntzaileak; materialaren hornidura; eta hiru urtetatik aurrera ingelesaren irakasketa aurreratzea.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa