Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Hezkuntza

Gobernuak eta Autonomia Erkidegoek eskolara uztearen inguruko Mahai Iraunkor baten sorkuntza hitzartu dute

2008ko abenduaren 16a

Eva Almuniak presiditutako Hezkuntzako Batzorde Orokorrean


  • Aurreko azaroaren 20an, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean hitzartu zen eskola uzte goiztiarra murrizteko Planean bildutako neurriak betetzen diren ikusikatu eta ebaluatuko duen erakundea izango da

  • Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioa eta Autonomia Erkidego guztiak ordezkatuta egongo dira

  • Lehen bileran, batez ere, Lanbide Heziketan pasaideen eraketa eta lan eskaera handiagoa izango duten sektoreetarako Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programaren (PCPI) eskaintza zabaltzea: mendekotasuna duten pertsonentzako arreta, energia berriztagarriak eta obra zibilaren eraikuntza


 


Eskola uzte goiztiarraren aurkako Planak gaur goizean eman du lehen urratsa, eskola uzte goiztiarraren tasa 2012an erdira murrizteko aurreikusitako 12 neurrien jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratuko den Mahai Iraunkorra sortzeko akordioarekin.


Horrela, eskola uzte goiztiarraren inguruko Mahai Iraunkorrak, Autonomia Erkidego guztiak eta Hezkuntza, Gizarte-Politika eta Kirol Ministerioa ordezkatuta egongo diren Mahai Iraunkorrak, hain zuzen, lehenengo lan bilera egingo du 2009ko lehenengo asteetan.


Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, nabarmendu du "Mahai Iraunkorrari esker, ikasle guztien eskola-arrakasta lortzeko inoiz egon den konpromiso handiena modu bizkor eta erginkorrean tratatu ahal izango dugu".


Eva Almuniak nabarmendu nahi izan du Mahai Iraunkorra eskola uztearen eremuan egiten ari den lan handia, izan ere, "egun aurre egin behar diegun erronkak zenbatzeko gai gara: derrigorrezkoaren ondoko etaparen ondoren ikasten jarraituko duten 570.000 ikasle gehiago eta Erdi-Mailan 200.000 ikasle gehiago behar ditugu eta 80.000 ikasle lortu arte Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen eskaintza zabaldu behar dugu".


Mahaia Iraunkorraren funtzioen artean, Arloko Batzarrean lortutako akordioen jarraipena eta ebaluazioa egitea eta eskola-arrakasta lortzeko LOEan dauden neurri desberdinak aplikazioa daude. Gainera, eskola uzte goiztiarraren eremuan nazioarteko konpromisoen jarraipena egingo du eta Arloko Batzarrari eskola uzte goiztiarrari aurre egiteko jarduerak proposatuko dizkio.


Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programaren eskaintza zabaldu eta Lanbide Heziketa malguagotu


Eskola uzte goiztiarraren Mahai Iraunkorrak eskola uztea murrizteko Plana barne hartzen dituen 12 neurri tratatuko ditu, izan ere "guztiak daude lotuta eta haien artean eragina dute", esan du Eva Almuniak.


Hala ere, urtarriletik aurrera helduko dituen lehentasuna duten gaien artean, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programen eskaintza nabarmentzen du Dependentziaren Legearekin harreman zuzena izan ditzaketen etxeko enplegu edo osasun zentroetan mobilizazioarekin lotutako arloetan, energia eta urarekin lotutako beste batzuk edo egungo egoera ekonomikoak gehien kaltetu duen sektoreetakoa den eraikuntza eta obra zibilarekin lotutako hainbat.


Eskola uztearen Mahaiak berehala aztertuko du Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programen, Erdi-Mailako Lanbide Heziketaren eta Goi-mailako Lanbide Heziketaren arteko sarbidea errazten duten pasabideen eraketa.


Ildo honetatik, "eskola uztearen zergatien inguruko diagnostikoak erakusten digu guztiz zorrotza, baina era berean, malgua den hezkuntza sistema behar dugula, ikasleei aukera berriak emango dizkiena eta hala nahi duten guztiei ikasten jarraitzeko aukera emango diena", esan du Almuniak.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri